URAREN ERABILERA ERAGINKORRERAKO GIDA PRAKTIKOA

Ura nahitaezkoa da giza garapena eta gure ongizatea bermatzeko. Baieztapen horrek, batzuetan, ur kontsumo handiagoa bizi-kalitate hobearekin lotzera eramaten gaitu.

Dena dela, garapena eta ongizatea ematen diguna ez da gastatzen dugun ur kopurua, baizik eta ematen diogun erabilera.

Kontuan hartu behar dugu ura ez dugula soilik beharrezkoa etxeko erabileretarako; izan ere, iturri horiek beroriek industriarekin, nekazaritzarekin, turismoari eta aisialdiari lotutako erabilerekin, eta abarrekin partekatu behar ditugu, baina, batez ere, naturarekin, urak oso zeregin garrantzitsua baitu bertan.

Gida honen bitartez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gutxi gorabehera Bizkaiko milioi bat biztanlek erabiltzen duten uraren zikloaren funtzionamenduari buruzko informazioa eskaintzen dizu. Gainera, ohitura aldaketei eta etxean zein industria prozesuetan ura aurrezteko erabilgarri dauden teknologiei buruzko informazioa ere aurkituko duzu.

Natur baliabideen kontsumoa murrizteak dirua aurreztea dakar, bai eta ingurumen-eragina murriztea eta, batez ere, bihar-etziko belaunaldien etorkizuna bermatzea ere.

Gida hau Ecología y Desarrollo Fundazioaren (ECODES) lankidetzarekin egin da.

Consorcio de Aguas © 2013 Todos los derechos reservados
Edificio Albia I, San Vicente nº; 8 - Bilbao (Bizkaia). Teléfono: + 34 / 94 487 31 00 Fax: + 34 / 94 487 31 10