Dutxatu, bainatu beharrean; eta itxi txorrota, xaboia ematen ari zaren bitartean.
Dutxatzean 30-40 litro ur kontsumitzen dira; bainatzean, berriz, 100 eta 250 litro artean.
Ur beroa ez bada berehala ateratzen, aprobetxatu hasierako ur hotza eta bete ontzi bat, gero nahi duzunerako erabiltzeko (komuneko tangarako, zorua garbitzeko, ureztatzeko, etab.).
Erabili aginte bakarreko txorrotak.
Instalatu emari-erreduktore bat, irteera-emaria murrizteko, edo erabili ura aurrezteko dutxa-buruak.
Instalatu erregulatzaile termostatikoak, zuk nahi duzun tenperaturan ez dagoen ura alferrik ez galtzeko.