Ez erabili komuna paperontzi gisa; ura alferrik galtzen da. Hondakin uren araztegiak gainkargatzea ere eragotziko duzu horrela.
Erabili zuzen sakagailu bikoitza, kontrapisua, bolumena erregulatzeko sistema edo deskarga-etengailua, baldin eta badituzu.
Tanga behean duten komunetan deskarga bikoitzeko sistema bat jar daiteke, edo deskarga eteteko sistema bat. Lehenengoaren bidez, erabiltzaileak bi deskarga-bolumenen artean aukera dezake (3 - 6 litro), ondo bereizitako bi botoiren bidez. Bigarrenean, deskarga eten egin daiteke, botoiari berriz sakatuta. Komun berriek, dagoeneko, badituzte instalatuta gailu horiek.
Tanga goian duten komunak. Komunotan ezin liteke deskarga eteteko gailurik jarri; baina bai jar daiteke kontrapisu bat tangan, katea askatzean emaria eteteko.