Itxi txorrota, xaboia ematen, bizarra kentzen edo hortzak garbitzen ari zarenean.
Egiaztatu zure txorrotak ez duela urik galtzen. Txorrota batek tanta-jarioa badu, egunean 30 litro galtzen dira alferrik; hau da, urtean 10.000 litro!
Aginte bakarreko txorrotak jartzea orokortu egin da, erabiltzeko errazak direlako eta politagoak direlako. Horrez gain, eraginkortasunari dagokionez, betiko erruleta-txorroten aurrean abantaila garrantzitsuak ere badituzte. Aginte bakarreko berri bat erosi behar baduzu, ziurtatu bi fasetan irekitzekoa dela; hau da, uraren kontsumoa %50 baino gehiago aurrezten laguntzen duen tarteko topea duela.
Erabili aireztatzeko gailuak txorrotetan; iturrien muturrean jartzen dira, eta airea gehitzen diote ur-zurrustari. Horrela, kontsumoa %40-50 murrizten da, baina erabiltzaileari inolako kalterik eragin gabe.
Beste gailu bat emari-erreduktoreak dira; txorroten tutuetan jartzen dira, uraren kontsumoa aurretik ezarritako kontsumo jakin batetik gorakoa izan ez dadin (eskuarki 8 litro/minutuko).