Autoa ez da zertan astero garbitu; ezinbestekoa denean baino ez garbitu.
Askoz ere eraginkorragoa da autoa garbitzeko zentro batera eramatea, eskuz garbitzea baino. Inoiz edo behin autoa etxean garbitu behar baduzu, ez erabili mahuka etengabe txorrota irekita; erabili ontziak eta belakiak. Horrela, gutxi gorabehera, 300 litro ur aurreztuko dituzu.
Aukeratu garbitzeko zentro eraginkor bat, ura birziklatzen duena (arraboldun makinak). Badaude 75 litro baino gutxiago erabiltzen dituzten makinak; baita, presio handiko mahukei esker, autoa 40 litro urekin garbitzen duten zentroak ere (hala ere, kantitate horrek gorabeherak izan ditzake erabiltzailearen arabera).