Euri-ura jasotzeko eta erabiltzeko instalazio batek ondo funtzionatzeko, lehenengo eta behin, planifikazio ona egin behar da, eta hura eraikitzeko elementuak kontu handiz aukeratu behar dira.
Kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsu bat da tanga zer lekutan jarriko den eta zer material erabiliko diren.
Jasotzea: euri-ura etxeko zereginetarako jaso nahi badugu, normalean, teilatuaren azalera erabiltzen da jasotzeko. Horretarako, jasotzeko sistemara euri-ura behar bezala jausteko, teilatuak azalera eta malda egokiak izan behar ditu. Eredu honek badu beste etekin bat ere; hau da, kokalekuaz gain, uraren kutsadura ere murriztu egiten duela.
Biltzea eta eramatea: ura teilatu-hodien bidez jaso eta ur-andelera eramaten duen sistema da. Aurretik, komenigarria da hostoak eta antzekoak sartzea eragozteko sistemaren bat ezartzea.
Iragazkia: nahitaezkoa da andelaren ahoan iragazki bat jartzea, zikinkeria ezabatzeko, zisternara sar ez dadin. Ez da gomendatzen euri-ura patinean edo andelean iragazkirik gabe jasotzea.
Patina: iragazitako ura andel honetan biltzen da. Gainezkabidea eta husteko sifoia izaten ditu, isuririk izan ez dezan eta kanpotik animaliarik sar ez dadin. Ekipoa lurpean sartzea edo sotoan instalatzea izaten da onena, horiek dira lekurik aproposenak. Hala ere, eta ezin bada hori egin, argia pasatzea ekidin behar da, bestela algak hazi daitezkeelako.
Ponpa. Andela lurpean edo sotoan badago, ponpa bat beharko da ura banatu ahal izateko.