Ahal den neurrian, ez egin aurregarbiketarik.
Aprobetxatu ahal denik eta gehien garbigailuaren edukiera, eta saiatu beti karga osoarekin lan egiten; baina, kontuz: gehiegi kargatu gabe.
Bete ondo garbigailua, eta, zikinkeria maila kontuan hartuta, programa egokia aukeratu.
Instalatu garbigailu eraginkorrak. Badaude merkatuan zikloko 6 l/kg-ko kontsumoa duten garbigailuak.
Ur-zunda duten garbigailuak ere badaude. Zunda horiek neurtu egiten dute uraren zikinkeria maila, eta beharrezkoa denean baino ez dute aldatzen. Sistema horri esker ura eta energia aurrezten dira.
Aurretik kargatzeko arropa-garbigailuek, normalean, goitik kargatzekoek baino energia gutxiago kontsumitzen dute.