Ez desizoztu jatekoak txorrotaren azpian. Atera izozkailutik bezperan, eta desizoztu hozkailuan.
Harrikoa eskuz egiten baduzu, ez utzi txorrota irekita xaboia ematen ari zarenean.
Erabili harraska bat (ontzi) xaboia emateko, eta beste bat xaboia kentzeko.
Egiaztatu zure txorrotak ez duela urik galtzen. Txorrota batek tanta-jarioa badu, egunean 30 litro galtzen dira alferrik; hau da, urtean 10.000 litro!
Aginte bakarreko txorrotak jartzea orokortu egin da, erabiltzeko errazak direlako eta politagoak direlako. Horrez gain, eraginkortasunari dagokionez, betiko erruleta-txorroten aurrean abantaila garrantzitsuak ere badituzte. Aginte bakarreko berri bat erosi behar baduzu, ziurtatu bi fasetan irekitzekoa dela; hau da, uraren kontsumoa %50 baino gehiago aurrezten laguntzen duen tarteko topea duela.
Erabili aireztatzeko gailuak txorrotetan; iturrien muturrean jartzen dira, eta airea gehitzen diote ur-zurrustari. Horrela, kontsumoa %40-50 murrizten da, baina erabiltzaileari inolako kalterik eragin gabe.
Beste gailu bat emari-erreduktoreak dira; txorroten tutuetan jartzen dira, uraren kontsumoa aurretik ezarritako kontsumo jakin batetik gorakoa izan ez dadin (eskuarki 8 litro/minutuko).