Ontzi-garbigailua erabiltzen den etxeetan egunean 30 litro ur aurrezten dira, harrikoa eskuz eta arreta handirik gabe egiten duten etxeekin alderatuz gero.
Janari-hondarrak lehorrean kendu ontzi eta plateretatik. Uretan pasatzea beharrezkoa bada, hobe ur hotzetan pasatzea.
Ontzi-garbigailua guztiz bete martxan jarri aurretik.
Ahal den neurrian programa ekonomikoak erabili.
Ur- eta energia-kontsumoari dagokienez, instalatu ontzi-garbigailurik eraginkorrena. Ontzi-garbigailu berria erosiko baduzu, onena A klasekoa erostea da. Gaur egun 7 litroko ur-kontsumoa eta 13 zerbitzurako gaitasuna duten ontzi-garbigailuak daude. Ontzi-garbigailu estandarrek 10-17 litroko kontsumoak dituzte.