BANAKETA

Araztegietan ura edangarri bihurtu eta gero, banatu egiten da. Horretarako, 400 km baino gehiagoko hodi-sarea, 40 andel erregulatzaile eta bulkatzeko 37 ponpa erabiltzen dira.

Bizkaiko uraren kontsumoa, planifikazio hidrologikoak ezarritako estandarrak kontuan hartuta, normaltasunaren barruan dago. Gutako bakoitzak egunean 125 litro kontsumitzen dugu; baina kontsumorik nagusiena industrien, denden, erakundeen eta beste jarduera batzuen beharrak asetzera bideratzen dena da.

Urtean banatzen den kantitatea urtegietan biltzen den uraren erdia inguru da. Ur bolumen hori, erabili eta gero, Ur Partzuergoak bildu egiten du berriz ere, tratatzeko eta arazteko.