HARTUNEA

Ziklo osoaren kudeaketa uraren bilketarekin hasten da; Ullibarri Ganboako eta Santa Engraziako urtegietan. Urtegi horiek Zadorraren sistemakoak dira, eta Ur Partzuergoak banatzen duen uraren %90 biltzen da haietan.

Uraren bolumen hori bigarren mailako beste iturri batzuek osatzen dute; hala nola, Oiola, Artiba eta Nocedal urtegiek Kadagua sisteman, eta Lekubaso eta Zollo urtegi txikiek Nerbioi-Ibaizabalen, San Kristobalek Arratian, eta Oiz mendiaren lur azpiko baliabideek Durangaldean.

Larrialdi-kasuetarako, ura Bizkaiko hainbat ibaitatik hartzeko plana ezarri da.