ISURKETAK JASOTZEA

Hondakin urak biltzeko eta arazteko prozesua hainbat sistema independentetan egiten da; hau da, Bizkaiko arro hidrografikoetan dauden kolektoreetan eta araztegietan.

Guztira, 51 hodi nagusi, 42 ponpaketa-estazio, 84 gainezkabide eta hondakin urak arazteko 27 estazio daude; eta urtean 130 milioi m³ baino gehiago tratatzen dira bertan.

Sistema guztien artetik, garrantzitsuena Bilbo Metropolitarreko Saneamenduko Osoko Plana da. Plan hori Ur Partzuergoak abiarazi zuen 1979an, 900 milioi eurotik gorako inbertsioarekin.

Abian jarri aurretik, Bizkaiko errekak eta Bilboko Itsasadarra hondatuta zeuden ingurumenari dagokionez. Gaur egun, egoera guztiz bestelakoa da. Etxeetako zein industrietako hondakin urak jasotzeko moduak berritu egin dira. Urbiko putzu modernoak Basauri eta Galdakaoko hondakin urak araztegiraino eramaten ditu; Deustuko Unibertsitateko Sifoiaren bidez, ur zikinak Itsasadarraren bazter batetik bestera eraman daitezke, araztegirako bidean. Lamiakoko ponpaketak (Leioa) ere betetzen du lan hori. Han, gainera, ekaitzetarako andel bat ere eraiki da. Lamiakoko Ibarrean, Partzuergoak araztegi berri bat eraikitzeko asmoa ere badauka.

Azpiegitura moderno horiek osatu egiten dituzte eraikitako kolektore eta etengailuen 300 kilometrotik gorako sareak eta konpondutako estolderien 100 kilometroak.

Azkenik, ekaitzetarako zenbait andeli esker, euri-ura ez da nahasten hondakin urekin.

[Informazio gehiago] [Bisita birtualak]