URAREN ARAZKETA

Urtegietan biltzen den ura araztegietara eramaten da.

Ur Partzuergoak 5 araztegi kudeatzen ditu, eta, horietan, urtean 111 milioi m³-raino arazten da: Betelurikoko araztegia Arrigorriagan, Basatxukoa Barakaldon, Lekuekoa Galdakaon, Garaizarkoa Durangon eta San Kristobalgoa Igorren.

Guztien artetik nagusiena Betelurikoa da. 7 m³/s-ko tratamendu-gaitasuna du, eta bertatik partzuergoratutako udalerrietako bizilagunen zati handi bati hornitzen zaio ura.

Zadorrako urtegietatik Betelurira iristen den urak, kalitate bikainekoa izan arren, ezpurutasun batzuk izaten ditu. Ezpurutasun horiek ezabatzeko, lehenengo eta behin, klorazio-prozesu bat ezartzen zaio, elementu-patogenoetatik desinfektatzeko. Gero, dekantazio-tangetara igarotzen da, jalkitzeko eta ezpurutasunak hondoan pilatu eta lohiak eratzeko. Erreaktibo kimiko batzuen bidez dekantagailuen hondoan pilatzen diren koagulu astunak sortzen dira, eta ur garbia azalean geratzen da. Sedimentazio-lohia kendu egiten da, eta, gero, lehortzen utzi eta hondakindegi kontrolatu batera eramaten da.

Dekantatutako ura hainbat iragazkitara bideratzen da. Iragazkiotan lodiera desberdineko hainbat harea-geruzatatik pasatzen da, partikularik txikienak hareatan geratzeko. Une horretan kloroa gehitzen zaio, banatze-prozesuan uraren edangarritasuna bermatzeko, eta PHa egokitzen da. Ura kontsumitzeko prest dago; eta Beteluriko araztegiko tangetan gordetzen da.

[Informazio gehiago]