Oficina virtual

Tu e-factura donde quieras

Comunicación y Prensa

Detalles de la noticia

13/09/2022

El Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia pone en marcha un renovado programa de visitas gratuitas a sus instalaciones de abastecimiento y saneamiento

Volver

Todos los sábados es posible visitar la potabilizadora de Venta Alta (Arrigorriata) y la depuradora de Galindo (Sestao) principales instalaciones de abastecimiento y saneamiento.

Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hornidura- eta saneamendu-instalazioak bisitatzeko programa berritu bat jarri du martxan. Herritar guztiak dira ongietorriak (hezkuntzaren arlokoak, profesionalak, publiko orokorra eta familiak), gainera, ordutegia luzatuko da eta posible izango da bisitak asteburuetan egitea, guztiak ere doakoak.

Programa horren helburua da herritarrek uraren hiri-zikloan inplikatutako prozesuak ezagutzea, baita fase guztien garrantziaz ohartzea ere (ur-bilketa, hornidura, arazketa), eta, aldi berean, herritarrak sentsibilizatzea ura zaintzeko eta zentzuz erabiltzeko garrantziaren inguruan, gizarteak konpromiso hori hartu behar baitu jasangarritasuna bermatu nahi badu.

Ikasle, kolektibo eta elkarteentzako berariazko programaren bisitak astelehenetik ostiralera egiten dira, eskola-orduetan. Hona hemen une hauetan bisitatu daitezkeen instalazioak: Beteluriko (Arrigorriaga) eta Garaizarko (Iurreta) edateko uren tratamendutegiak, Galindo (Sestao), Lekeitio, Ondarroa eta Arriandiko (Iurreta) hondakin-uren araztegiak, Unibertsitateko sifoia (Bilbao), Etxebarriko eta Santurtziko ekaitz-andela eta Undurragako urtegia (Zeanuri).

Larunbatetan “Ezagutu Ur Partzuergoa” programaren txanda izango da. Publiko osoari zabalik dago eta edonork eman dezake izena, banaka zein taldeka. Kasu honetan, bisita gidatu bat egin ahalko da, gehienez ere 25 pertsonako taldeetan, Beteluriko EUTra eta Galindoko HUAra, goizez, 10:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera. Bisita dibulgatiboak dira, izan ere, garapen jasangarrirako hezkuntza-programa baten modura diseinatuta daude. Lekualdatzeak errazteko asmoz, autobus bat dago Bilboko Abando geltokiaren ondotik ateratzen eta bertara itzultzen dena.

Jasangarritasunerako hezkuntza begien bistako kontu bat da, non guztiok parte har dezakegun testuinguru hirukoitz batean: ingurumena, gizartea eta ekonomia, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Agenda 2030ekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GIH) hartutako konpromisoen ildotik.


Informazioa eta erreserbak

https://visitas.consorciodeaguas.eus

E-maila: visitas@consorciodeaguas.eus

Telefonoa: 688 67 66 64