BBUP ETIOPIAN UR-GABEZIA ARINDU NAHI DUEN IBON CORMENZANAREN “EL HOMBRE QUE EMPEZÓ A CORRER” DOKUMENTALAREKIN ELKARLANEAN ARITU DA

BBUP ETIOPIAN UR-GABEZIA ARINDU NAHI DUEN IBON CORMENZANAREN “EL HOMBRE QUE EMPEZÓ A CORRER” DOKUMENTALAREKIN ELKARLANEAN ARITU DA

0
0
1
436
2401
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
20
5
2832
14.0

96
800×600

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak “Blancanieves” (Pablo Berger,
2012) bezalako izenburuen ekoizle Ibon
Cormenzana
buru duen proiektu solidarioarekin bat egin du. Datorren
asteazkenean, ekoizlea izateaz gain protagonista ere baden “El hombre que
empezó a correr” (Korrika hasi zen gizona) dokumentala aurkeztuko du Bilbon;
helburua funtsak lortzea da, Etiopiako ur-gabezia arintzeko. Ur Partzuergoaren ekarpena, hain zuzen ere, Afrikako
herrialdean putzu bat eraikitzeko erabiliko da, eta horrek 40 pertsonaren
bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetuko du. 

Hortaz, Bilboko Club Deportivorekin lankidetzan, dokumentala
asteazken honetan proiektatuko da, 19:30ean, Clubak Rekalde Zumarkalean daukan
egoitzako lehen solairuko Gizarte Aretoan. “El hombre que empezó a correr”
korrika egiteko zaletasuna zuen pertsona baten gainditze eta ametsen istorio
erreala da; bere buruari ez ezik, geuri ere egiten digu erronka, helburu
soziala lortzeko. Izerdia eta ahalegina gehien behar dutenentzako edateko uren
putzu bilakatzen dira.

Izan ere, Etiopiako gune pobreenetakoa den Muketurin edateko
uren putzuak eraikitzea helburu duen gizarte-proiekturako funtsa lortzeko egin
da dokumentala.
Proiekzioa amaitu
ondoren, hitzaldia egingo da, eta munduko erronkarik gogorrenetarikoari buruzko
era guztietako bitxikerien berri emango da.
Protagonistek ametsen bila joateko beharrari, kirolak
eskaintzen dituen balio positiboei eta jardueraren botere transformatzaileari
buruz hitz egingo dute; izan ere, 1.000 euroko balioa duen ur-putzu bakar
batekin, 40 pertsonaren bizi-kalitatea hobetu dezakegu guk guztiok.

Lanaren protagonista Arcadia Motion Pictures enpresako Ibon
Cormenzana da, ‘Blancanieves’ edota ‘No llores, vuela’ (Claudia
Llosa, 2014) filmen ekoizlea, alegia. Behinola, korrika egiten hasi zen
menditik, haratago iritsiko den helmuga batera iristeko; beste pertsona batzuei
bizitza-kalitatea hobetzen laguntzea da xedea.

Horrela hasi zuen Ibon Cormenzanak lasterketa hunkigarria;
gaur egunera arte, 120 putzu eraikitzeko balio izan du lasterketa horrek,
hainbat familiak hain beharrezkoa eta oinarrizkoa den edateko ura eskuragarri
izan dezaten.
Ekimen honi
esker eraikitzen den putzu bakoitzarekin, lau familiak edateko ura edukitzeko,
ortu propioa lantzeko, elikadura hobetzeko eta, hortaz, bizitza-kalitatea
hobetzeko aukera dute.
Era berean,
eskola hornitzeko eta haurrak eskolara ez joatea saihesteko elikagaiak sortzen
dituzte, beste gauza positibo askoren artean.

Lehen,
haurrek etxetik hainbat kilometrotara joan behar izaten zuten ur bila, eta ez
ziren eskolara joaten. Neskatilen kasuan, bidean eraso sexualen biktima izateko
arriskua jasan behar izaten zuten.
Hori guztia urari eta
proiektua ahalbidetzeko lan egiten duten pertsona guztiei esker saihesten da.
Guztira, gutxi gorabehera
4.800 lagunek hobetu dute jada euren bizitza.