BBUPAK ALDI BATERAKO ETEN DITU ARRANTZA ESKOLA ETA BERE INSTALAZIOETARAKO BISITA GIDATUAK, KORONABIRUSARI EUSTEKO NEURRIEKIN BAT EGITEKO

BBUPAK ALDI BATERAKO ETEN DITU ARRANTZA ESKOLA ETA BERE INSTALAZIOETARAKO BISITA GIDATUAK, KORONABIRUSARI EUSTEKO NEURRIEKIN BAT EGITEKO

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak bisita gidatuak eteteko erabakia hartu du. Ikasturte osoan zehar ikastetxeei eta publiko orokorrari zuzendutako bisita horien bidez ura araztu eta tratatzeko instalazioak ezagutzeko aukera ematen da. Era berean, aldi batez etengo da hamasei urtera arteko gazteei zuzendutako arrantza eskola. Eskola hori igande honetan, hilaren 15ean, hastea aurreikusita zegoen, Bizkaiko Arrantza Federazioaren laguntzarekin. 


Osasun-agintariek COVID-19 Koronabirusaren hedapenari eusteko eman dituzten gomendioekin eta neurriekin bat egin beharra dagoelako hartu da erabaki hori.Bai bisita gidatuak, bai Arrantza Eskola tradizio handiko jarduerak dira, eta, beraz, normaltasun eta segurtasun osoz garatu ahal izateko baldintzak betetzen direnean berrabiaraziko dira.