Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Berdeago Azokan parte hartuko du ostegun honetatik aurrera. Urtero egiten den jardunaldi honetan, eraginkortasun energetikoaren, ingurumen-berrikuntzaren, ekonomia zirkularraren, mugikortasun iraunkorraren eta iraunkortasun-irizpideen araberako birgaitzearen sektoreetako administrazioek, enpresek eta lanbide-taldeek beren programak, soluzioak eta sistema berritzaileak erakutsi eta partekatzeko aukera izango dute hitzaldi eta jardunaldi teknikoetan.
Azoka ostegun honetan, hilak 5, inauguratuko da, 12:30ean, Durangoko Landako Gunean, eta Pedro Barreiro Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko gerenteak hartuko du parte. Berdeago Azokak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren, Eusko Jaurlaritzaren, IHOBEen, Energiaren Euskal Erakundearen, BBKren, Eroskiren eta Durangoko Udalaren laguntza du.
Maiatzaren 15era arte, iraunkortasunari buruzko azoka hau Landako Gunean izango da, baliabide globalen erabilera arduratsuaren aldeko apustua eginez. Maiatzaren 5etik 8ra, Berdeago Energyk energia-eraginkortasuna, ingurumen-berrikuntza, ekonomia zirkularra eta mugikortasun iraunkorra izango ditu ardatz.
Ostiral honetan, hilak 6, 11:15etik 12:00etara, Ur Partzuergoak jardunaldi teknikoetako batean parte hartuko du. Zehazki, ondokoak dira esku hartuko dutenak: Jose María García Barcina, Partzuergoko Iraunkortasun, Teknologia eta Berrikuntza arloko Zuzendariordetzaren mendeko Ingurumeneko arduraduna, erakundearen ingurumen-kudeaketaren inguruko aurkezpen bat eskaintzeko; Esther Torvisco Zarandona Aktiboen Kudeaketarako zuzendariordearekin batera, zeinak Partzuergoaren kudeaketa energetikoan eta energia-eraginkortasunean eta autokontsumoan aurrera egiteko ekimenetan jarriko baitu arreta, iraunkortasun energetikoaren plan estrategikoaren zati gisa.
Azken bi jardunaldiak, maiatzaren 14an eta 15ean jende guztiarentzat zabalik egingo direnak, Berdeago Naturek kontsumo ohitura berrietan eta kontsumo arduratsuan jarriko du arreta. Oraingo honetan, larunbata 13:00 tetan Unai Lerma Mentxaka Partzuergoko Merkataritza eta Kalitatea Kudeatzeko zuzendariak hitzaldi bat emango du kontsumoak kontrolatzeko inplementaturik dauden aurrerapen teknologikoak azaltze aldera.
Oihartzun guztien arabera, partaidetza 2020ko urtarrilean egindako azken edizioko zifretara iritsi ahal izango da; izan ere, orduko jardunaldian 14.876 bisitari –500 profesional inguru– eta ehundik gora enpresa parte-hartzaile izan ziren.