0
0
1
541
2979
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
24
7
3513
14.0
96
800×600
Normal
0
21
false
false
false
ES-TRAD
JA
X-NONE
Atzo Betelurin
(Arrigorriaga) egindako batzar nagusian, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak
oniritzia eman zion 2016-2019 aldian hornikuntza eta saneamenduan inbertsioak
egiteko hainbat urtetarako programari.
Hori horrela, Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoak 237 milioi euro inbertituko ditu 2019ra arte. Zenbateko hori
hornikuntza eta saneamenduko azpiegitura berriak egitera bideratuko da batik
bat, baina baita egungo instalazio zein prozesuak handitu eta hedatzeko lan
osagarrietara ere.
Esleitutako programa
osotik, 133,6 milioi saneamenduko inbertsio berriak egiteko erabiliko dira, eta
83,2 milioi euro, berriz, hornikuntza azpiegituretan inbertituko dira 2019ra
arte. 20,1 milioi euroko hirugarren partida bat zenbait esparrutako beste
ekintza batzuetara bideratuko da.
Hornikuntzaren kapituluak
32 milioi izango ditu 2016ko ekitaldirako; kapitulu honetan, honakoak
nabarmentzen dira: Enkarterriko lehen mailako sarean egingo diren hobekuntzak,
8,2 milioi eurorekin; Undurragako presako by-passa, 4,6 milioi eurorekin; eta
Boluetako ponpategiko lanak bukatzeko partida bat, 7,3 milioi eurokoa. Beste partida garrantzitsu bat, milioi
bat eurotik gorakoa, Gartxetako edateko uren tratamendutegitik Urduñan dagoen
Gorbeiako ur-biltegi berrira bulkada egiteko lanetara bideratuko da.
Bestalde, inbertsioen
zati handi bat saneamendura bideratuko da; izan ere, guztira 35 milioi eurotik
gora esleituko dira ekitaldi honetan eta hurrengo bietan. 2016. urteari dagokionez, Enkarterriko Sopuerta eta Turtzioz
udalerrietan saneamendua hobetzera bideratuko dira partida garrantzitsuenak.
HUA berri bat eraikiko da horietako bakoitzean, 2,8 eta 2,3 milioi euroko
gastuarekin, hurrenez hurren. Horrez gain, hobekuntzak egingo dira Butroe
ibaiko erdiko tarteko kolektorean eta Berriatuko (Ondarroa) kolektorean. Horrez gain, proposamenak 2,5 milioi
euroko partida bat ere hartzen du barne, 2016. eta 2017. urteen arten Mungian
ekaitzetarako andel berria eraikitzeko eta Aulestin HUA berri bat egiteko lanei
hasiera emateko.
Urte honetarako
esleitutako partida handienetako bat, 5 milioi eurotik gorakoa, Galindoko HUA
(Sestao) hobetzeko lanetara bideratuko da, usain txarrak kontrolatzeko eta
desagerrarazteko, eta bisitarientzako pabiloi berria abian jartzeko, hain zuzen
ere. Gainera, instalazioak inguruneko paisaian duen integrazio-maila hobetzeko
zenbait jarduera ere egingo dira.
Hornikuntza eta
Saneamenduko Inbertsio Programak guztira 34 milioi euroko balioa duten 3
partida barne hartzen ditu 2017., 2018. eta 2019. ekitaldietarako. Zenbateko
hori Zuhatzu-Galindoko Ekaitzetarako Andela egiteko izango da, Bilbao Bizkaia
Ur Partzuergoak inoiz proiektatu duen handiena, alegia. Une honetan,
jendaurreko aldi publikoan dago, eta datorren urtean eraikitzen hastea
aurreikusi da, Barakaldon.
Ekaitzetarako andelak
lurrazpiko biltegiak dira, eta kolektoreentzako gehiegizkoa den ura jasotzen
dute eurite handietan, gero apurka-apurka araztegietara bidaltzeko. Horrela,
tratatu gabeko urak ingurunera isur daitezen saihesten da, arloko zuzentarauak
betez, zeintzuen arabera ezin baitaiteke tratatu gabeko ur-tanta bakar bat ere
itzuli ingurunera.
Bestelako gaien artean,
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko batzar nagusiak ontzat eman ditu Partzuergoaren
beraren eta Udal Sareak erakundearen 2015eko ekitaldiko urteko kontuak; eta,
era berean, 2 milioi euroko balioa duten laguntzak onartu ditu, Udal Sareak
erakundearen baitako 56 udalerritan ur hornikuntzako bigarren mailako sarean
berrikuntza-planak sustatzeko.