0
0
1
315
1738
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
14
4
2049
14.0
Normal
0
21
false
false
false
ES
JA
X-NONE
BerrAktibatu+ programaren
bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta
leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean
Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112
udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona
aritu ziren horretan, guztira.
BerrAktibatu+ 2018
eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Familia, ikastetxe eta
unibertsitateei zuzenduta dago eta doako hiru programa espezifiko ditu, modu
paraleloan garatzen direnak. Web orrian, www.reactivate.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski
Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global
Action Plan (GAP) izeneko
planean oinarritua dago.
Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin
dezakete, programaren webgunean: www.reactivate.eus. (*) Behin erregistratuta, plataformak galdera
erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta,
ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza
txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz,
laguntza modura.
(*) Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kodea 64009 da eta beharrezkoa da hori
adieraztea, plataforman erregistratzean.