0
0
1
393
2165
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
18
5
2553
14.0
Normal
0
21
false
false
false
ES
JA
X-NONE
Bikaintasunerako
Radio Bilbao sarien III. edizioan, Bilbao
Bizkaia Ur Partzuergoari Bilboko itsasadarrean ingurumenari eta biologiari
dagokionez berroneratzeko egindako lana aitortu diote, horrenbestez, hiriaren
gaur egungo eraldaketari eta irudiari dagokionez egindakoa ere bai. Kepa Odriozola Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoko presidentea arduratu zen kudeaketaren kategorian lortutako
bikaintasunaren saria atzo Bilboko Arriaga Antzokian antolatutako ekitaldian
hartzeaz.
Hitzaldian, Kepa Odriozolak erakundeen arteko
lankidetzaren garrantzia nabarmendu zuen; izan ere, horri esker, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, 1967.
urtean sortu zenetik, aukera izan du urari lotuta lurraldeak behar zituen
proiektu eta azpiegitura handi guztiak egiteko. Era berean, 350 pertsonak baino
gehiagok osatzen duten entitateko langileen «profesionaltasunari,
jarraitutasunari eta ardurari» egotzi zien saria lortzearen meritua.
Odriozolak nabarmendu zuen, halaber, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak herritar
guztiei esker egiten duela lan: «uraren faktura ordainduz Bizkaiak behar dituen
inbertsioak egia bihurtzea lortzen dute eta». Gainera, hauxe gehitu zuen:
«saneamenduaren tasa ordaintzean solidario egiten gara; izan ere, ingurumena
berreskuratzeko eta planetaren jasangarritasuna lortzeko apustua egiten ari
gara».
Bilbao Bizkaia
Ur Partzuergoa Bizkaiko lurralde historikoko ia milioi bat biztanleri edateko ura
hornitzeko zerbitzua eta hondakin-uren saneamendu-zerbitzua emateko lehen
mailako sareak kudeatzeaz arduratzen den erakundea da. Laurogei udalerrik
osatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaz eta Eusko Jaurlaritzaz gain.
1979an Bilbao
Bizkaia Ur Partzuergoak Bilboko metropoli eremuko Saneamendu Plan Integrala
jarri zuen martxan; Euskal Autonomia Erkidegoan egin den ingurumen proiekturik
garrantzitsuena da, eta 1.200 milioi eurotik gorako inbertsioa eragin du.
Europar Batasunak hondakin-urak arazteari buruz ezarritako eskakizunak
betetzeaz gain, planaren bitartez, Bilboko itsasadarraren eta ibilguen egoera
ekologiko ona berreskuratu ahal izan da.
0
0
1
374
2061
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
17
4
2431
14.0
Normal
0
21
false
false
false
ES
JA
X-NONE