BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAK 2,1 MILIOI EURO INBERTITUKO DITU GALDAMESKO UR-HORNIDURA BERMATU ETA SANEAMENDU-SAREA HOBETZEKO

BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAK 2,1 MILIOI EURO INBERTITUKO DITU GALDAMESKO UR-HORNIDURA BERMATU ETA SANEAMENDU-SAREA HOBETZEKO

0
0
1
410
2258
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
18
5
2663
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES
JA
X-NONE

Datozen
hilabeteetan Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak beste aurrerapauso bat emango du
kalitatezko eta etengabeko ur hornidura bermatzeko Enkarterriko landaguneetan.
Horretarako, lehen mailako hodi berri bat eraikiko da, zeinaren bidez,
baliabide propioak urriak direnean, Zadorrako sistematik hartutako urarekin
hornitu ahal izango den Galdames. Era berean, proiektu horren bidez egungo
saneamendu-sarea hobetu nahi da, hiru kolektore-tarte berri eraikiz —1.678
metro hodi—. Modu horretan, udalerriko hondakin-uren tratamenduari irtenbide
integrala emango zaio eta inguruko ibilguen ingurumen egoera hobetuko da.
Proiektua lizitazio-fasean dago, eta lanak apirilean hastea aurreikusi da.
Egikaritze-epea hamabi hilabetekoa izango da eta 2,1 milioi euroko aurrekontua
izango du. 

Gaur egun, Galdamesko udalerrian 800 pertsona inguru bizi dira, eta
edateko uren hiru araztegi baliatzen dira biztanleak hornitzeko: La Escarpada,
San Pedro eta Mardona. Bertan, hainbat iturri eta erreketako emariak tratatzen
dira. Datozen hilabeteetan, La Escarpada eta Mardona lehen mailako sareari
lotzea aurreikusi da. Ur Partzuergoak La Escarpadako EUT eta San Pedroko EUT
komunikatuko dituen hornidura-hodi bat egikaritzea aurreikusi du. Lotura horri
esker, bi ur-araztegiak zerbitzuz kanpo utziko dira eta agorraldietan San
Pedron dauden ur-bilketekiko mendekotasuna deuseztatuko da; horrela, Galdamesko
udalerri ia osoa hornitu ahal izango da Zadorrako sistemako ura erabiliz.

 

Aipatutako ur-bilketen artean ura garraiatzeko, La Escarpadan dagoen 100
mm-ko hodi baten 1.014 metro erabiliko dira. Hala, Meatzaldeako biotopo
babestuan lanak egitea saihestuko da. Puntu horretatik aurrera, eta babes
bereziko eremutik kanpo, 2.709 metroko eta 150 mm-ko hodi bat egitea
aurreikusi da, baita San Pedroko biltegiraino doazen 180 mm-ko bi tarte txiki
ere. Horrez gain, fibrozementuzko hodi baten tarte bat birjarriko da San
Esteban auzoa hornitzeko.

 

Beste alde batetik, Galdamesko saneamenduari konponbide oso bat emateko
hainbat aukera jaso dira proiektuan. Era horretan, hornidura-hodi berriarekin
bat datorren kolektore-tarte bat egitea aurreikusi da. Lanak batera egikarituko
dira, obraren hurbileko ingurunean eragindako kalteak murrizte aldera.
Proiektuaren zati horren baitan San Pedro–La Aceña kolektorearen sekzio bat
egikarituko da, La Escarpadatik San Pedrora doan hornidura-hodiarekiko paralelo
joango dena eta guztira 1.679 metroko luzera izango duena.

 

Saneamendu- eta hornidura-lubakien
paraleloan teleaginterako bi hodi egikarituko dira; izan ere, ekipamendu
berriak konektatuta egongo dira eta Beteluriko EUT-tik (Arrigorriaga)
kontrolatuko dira GPRS eta TETRA bidez.