BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAK ARRETA PRESENTZIALA EMATEN JARRAITUKO DU BILBOKO ETA BARAKALDOKO BULEGOETAN, BETIERE AURRETIAZKO HITZORDUAREKIN

BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAK ARRETA PRESENTZIALA EMATEN JARRAITUKO DU BILBOKO ETA BARAKALDOKO BULEGOETAN, BETIERE AURRETIAZKO HITZORDUAREKIN

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak zabalik izango ditu bezeroei arreta emateko Bilboko eta Barakaldoko bulegoak. Ekainaz geroztik egiten ari garen bezala, aurretiazko hitzordua eskatu beharko da. Hitzordua webgunearen bidez edo 944873187 telefono-zenbakira deituta eskatu daiteke.

Ildo horretatik, eta udalerrien arteko mugikortasuna mugatzen duten murrizketa berriak ikusita, Ur Partzuergoak gogorarazten du uraren hornidura eta arazketa oinarrizko zerbitzuak direla, eta baimenduta daudela izapide administratiboak egiteko lekualdatzeak.

Nolanahi ere, agintariek mugikortasuna mugatzeko ezarri dituzten neurrien betekizuna errazteko asmoz, izapide guztiak webgunearen bidez egin daitezke.  Horretarako, hainbat helbide elektroniko gaitu dira, oin-oharrean jaso ditugunak. Izapide telematikoak egiterakoan, nahitaezkoa da bezero-zenbakia adieraztea –baldin bada–  eta harremanetarako datu guztiak ematea, hartara, izapideen kudeaketa azkarragoa izan dadin.  

Arreta presentziala emateko bulegoetara joan behar izanez gero, lehentasun-tarte bat ezarri da 60 urtetik gorako bezeroentzat: 11:00etatik 12:00etara. Pertsona orok musukoa jantzi beharko du eta ezinbestekoa izango da aurretiazko hitzordua izatea. Ur Partzuergoak kamera termografikoak jarri ditu Bilboko instalazioetara sartzen direnen tenperatura kontrolatzeko (horietara etortzen baita jende gehien).

Kamerek sukarra duten pertsonak identifikatzen dituzte, beste sistema batzuek baino eskaneatze-abiadura handiagoa dute eta kontaktu fisikoa ekiditen dute. Eskanerretik igarotzerakoan 37,5 ºC baino gehiagoko tenperatura dutenei beste kontrol bat egingo zaie (eskuz), eta tenperaturak bere horretan jarraitzen badu, ezingo dira bulegora sartu. Era berean, gel desinfektatzailea emango da. Gainera, aurrez aurreko kudeaketa guztietan segurtasun-distantzia gordetzen dela bermatzeko neurriak hartu dira.

 

Partzuergoarekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko hauen bidez izapideak egiteko:

• Kontagailuaren irakurketaren berri emateko: lecturas@consorciodeaguas.eus

 

• Ordainagiriak ordaintzeko moduari buruzko informazioa eskatzeko: recibos@consorciodeaguas.eus

 

• Alta emateko, baja emateko edo titulartasuna aldatzeko: abonados@consorciodeaguas.eus

 

• Eraikitze-fasean diren obren edo harguneen kasuak jorratzeko: clientesacometidas@consorciodeaguas.eus

 

• Telefono bidezko arreta zerbitzuaren bidez dagoeneko hasita dauden izapideak egiteko, bidali dokumentazioa helbide honetara: documentos@consorciodeaguas.eus