Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoak bezeroei arreta emateko Bilboko eta Barakaldoko bulegoak aldi
batez ixtea erabaki du. Kudeaketa guztiak normaltasun osoz izapidetuko dira
bitarteko telematikoen bidez (webguneko bulego birtuala eta posta elektronikoa)
edo bezeroei arreta emateko telefonora deituz (944873187).
Osasun-agintariek
COVID-19 koronabirusaren hedapenari eusteko eman dituzten gomendioekin eta
neurriekin bat egin beharra dagoelako hartu da erabaki hori, bezeroen eta
erakundeko langileen osasuna zaintzeko asmoz.
Izapide
guztiak, ahal dela, webgunearen bidez egin beharko dira. Ildo horretatik,
zenbait helbide elektroniko gaitu dira prozesua errazteko. Horrez gain,
bezeroari arreta emateko telefonoa ere baliatu ahalko da; nolanahi ere, bide
hori premiazko kasuetan bakarrik erabiltzeko eskatzen dizuegu. Informazio osoa
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko webgunean dago eskuragarri:
https://www.consorciodeaguas.eus/
Izapide
telematikoak egin ahal izateko, nahitaezkoa izango da bezero-zenbakia
adieraztea eta harremanetarako datu guztiak ematea. Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoak barkamena eskatzen du erabaki honek sor ditzakeen
eragozpenengatik, baina kontuan hartu behar da salbuespeneko egoera honetan
pertsona guztien inplikazioa behar dugula.