Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ‘Biscay Bay Startup Campus #BBSC’ deritzon egitarauaren hurrengo edizioan parte hartuko du. Hain zuzen ere, ekitaldi hori Europako hegoaldeko gazte ekintzaileen topaketarik handiena dela esan dezakegu.
Aurten hirugarren edizioa beteko duen topaketa honek euskal startup-en ekosistema bultzatzea du helburu, gazte berritzaileei beren proiektuak garatzen lagunduz. #BBSC edizio bakoitzak kausa bat du ardatz, eta eragin globaleko gaiei buruz kontzientziatzea du xede; oraingoan, berrikuntza irekia izango du ardatz.
Ildo horri jarraikiz, Ur Partzuergoarentzat berrikuntza funtsezkoa eta zeharkakoa da bere jarduera osoan, hagitz teknifikaturik dagoen eta ezinbestean eraginkorra izan behar duen sektorearen barruan. Horregatik, ekitaldi hau soluzio berritzaileak aurkitzeko aukera ezin hobea da, soluzio horiek talentudun gazteen eskutik iritsiko baitzaizkigu; izan ere, talentudun gazte horiek hiriko uren kudeatzaileek dituzten beharrak ezagutzeko aukera ere izango dute.