Bizi dugun osasun-krisiaren testuinguru honetan, aurten inoiz baino argiago ikusi dugu urak izaera transbertsala duela, bai hornidura-zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, bai saneamenduaren tratamendurako eta kudeaketarako.
Pedro Barreirok (BBUPko gerentea), Fernando Morcillok (AEAS elkarteko presidentea), Pedro Rodriguezek (Aqualiako Azterlan eta Operazioen zuzendaria), Manuel Navarrok (Acciona Aguako Uraren Zikloko zuzendaria) eta Juan Carlos Blázquezek (Ansareo) hainbat gai aztertu eta eztabaidatu dituzte, besteak beste: sektorearen egungo egoera; Next Generation izeneko funts europarrak; azpiegitura erresiliente berriei ekiteak duen garrantzia, eta garapen orekatuaren eta konpromiso sozialaren artean beharrezkoa den ekuazioa.
Partzuergoaren historiako aurrekonturik garrantzitsuenekin (193 M), BBUPk gizartearen eta ingurumen-jasangarritasunaren ikuspegitik egingo ditu inbertsioak 2021. urtean; horrela, egungo jarduketen bidez, Bizkaia etorkizuneko beharretarako prestatzeko.
Hona hemen foroaren esteka: https://bit.ly/3gXZC29