0
0
1
750
4128
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
34
9
4869
14.0
96
800×600
Normal
0
21
false
false
false
ES-TRAD
JA
X-NONE
BILBON, 2016ko azaroaren 17an. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Bilbao-Bizkaia Slow
erakundeak “H2O Bilbao, mesedez!” kanpaina abiarazi dute,
ostalaritza-lokalek txorrotako ura eskain diezaieten bezeroei; izan ere, oso
kalitate oneko ura duten tokietan, gero eta gehiago jokatzen da horrela. Hain
zuzen ere, Euskadik oso kalitate oneko ura dauka, giza kontsumorako baliabideak
zuzenean hartzen baitira Natura 2000 Sareko espazioetatik. Botilaratutako
uraren ordez, txorrotako ura kontsumitzeak beste onura asko ere baditu, batez
ere, ingurumena zaintzeari eta kontserbatzeari dagokionez.
“H2O Bilbao, mesedez!” kanpaina gaur goizean aurkeztu da Bilbon, eta bertan izan
dira Ricardo Barkala eta Pedro Barreiro, Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoko presidentea eta gerentea, hurrenez hurren; bai eta Bilbao-Bizkaia
Slow erakundeko Mariano Gómez ere. Gainera, orain arte ekimenarekin bat egin duten
ostalaritza-lokaletako hogei bat chef ere izan dira ekitaldian.
Kanpaina hau martxan
jartzeko, Jaume Falconer artistak kristalezko botila bat diseinatu du; hain
zuzen ere, botilak “Bilboko txorrotako
ura” inskripzioa dauka, bederatzi hizkuntzatan idatzita: euskaraz,
gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, italieraz, errusieraz, arabieraz eta
txineraz. Horrela, establezimenduko kartaren bitartez, txorrotako ura edateko
aukera eskainiko da. Kanpaina honen helburua ez da soilik Bilboko uraren
kalitate ona nabarmentzea; aitzitik, helburu solidarioak ere baditu, botila
salgai jarriko delako eta bildutako dirua Unicefi emango zaiolako.
Dagoeneko,
ostalaritzako 24 establezimenduk
(gehienak Bilbokoak, baina Amorebieta-Etxano, Galdakao, Karrantza, Larrabetzu
eta Getxokoak ere bai) egin dute bat ekimenarekin, eta espero da beste lokal
batzuek eta zenbait erakunde publiko eta pribatuk ere gauza bera egingo dutela. Zilar koloreko tapoidun botila gardenak ostalaritza-establezimendu parte-hartzaileen artean
bananduko dira, eta, aurreikuspenen arabera, beste modu batzuk ere egongo dira
edonork eskuratu ditzan. Hala ere, dagokionean emango da horren berri.
Kanpainan parte hartzen
duten jatetxeek Slow Ura bereizgarria eskuratu ahal izango dute. Ikur hori
urtean behin emango da, bezeroei txorrotako ura eskaintzen dietenen artean. Era
berean, eskaintza hori berariaz adierazita egon beharko da jatetxeetako
kartetan. Gainera, berritasun gisa, aurten, honako hau ezinbesteko baldintza
izango da Km 0 bereizgarria lortzeko; hain zuzen ere, bereizgarri horren
helburu nagusiak hauek dira: tokian tokiko nekazaritza-elikaduraren sare
ekonomikoa mantentzen laguntzea, biodibertsitatearekin konprometitutako
ekoizleak sustatzea eta garaian garaiko sukaldaritza defendatzea. Modu
horretan, Bilbao-Bizkaia Slow erakundeko jatetxeek, Km 0 bereizgarriaren
irizpideak betez, Bilboko ura eskaintzen badute egunero, Slow Ura bereizgarria jasoko dute sari gisa.
AURREKARIAK
Bilbao-Bizkaia Slow
erakundeak urteak daramatza lanean, Bilboko txorrotako urari duintasuna emateko
asmoz. Hori horrela, 2104an, “H2O
Bilbao” proiektu solidarioa jarri zen abian: Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoaren lankidetzarekin, Patricia Urquiolak diseinatutako pitxer
solidarioa sortu zen, eta hori izan zen ostalaritza-establezimenduetan
txorrotako uraren kontsumoa sustatzeko lehen urratsa. Orduko hartan, pitxerren
salmentak emandako etekinei esker, ur-putzuak eraiki ahal izan ziren Etiopian,
Intermón Oxfamekin.
Hauek dira, oraingoz, “H2O
Bilbao, mesedez!” proiektuarekin bat egin duten ostalaritza-lokalak:
Unai Campo PORRUE JAT. Bilbo
Aitor Elizegi BASCOOK
JAT. Bilbo
Guillermo Fernández BAITA GAMINIZ
JAT. Bilbo
Aingeru Etxebarria AINGERU
ETXEBARRIA ESK. Bilbo
Daniel García ZORTZIKO
JAT. Bilbo
Álvaro Garrido/Lara
Martín MINA JAT. Bilbo
El Habib El Hadry FARUK
JAT. Bilbo
Josu Mendía Rotella KELTI JAT.
Bilbo
Josemi Olazabalaga AIZIAN JAT.
Bilbo
Igor Ozámiz ARTXANDAKO
OSTALARITZA ESK. Bilbo
Ricardo Pérez YANDIOLA
JAT. Bilbo
José Luis Pérez Landeta CASA RUFO JAT.
Bilbo
Mikel Población ETXANOBE
JAT. Bilbo
Julen Prado-Egia ARANDIA
DE JULEN JAT. Bilbo
Alfredo Thate EIN
PROSIT JAT. Bilbo
Sergio Ruiz SERANTES
JAT. Bilbo
Zuriñe García