BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAK ETA UNESCO ETXEAK HITZALDI-EZTABAIDA BAT ANTOLATUKO DUTE, SANEAMENDURAKO GIZA ESKUBIDEAREN INGURUAN

BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAK ETA UNESCO ETXEAK HITZALDI-EZTABAIDA BAT ANTOLATUKO DUTE, SANEAMENDURAKO GIZA ESKUBIDEAREN INGURUAN

0
0
1
401
2209
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
18
5
2605
14.0

96
800×600

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

BILBO, 2016ko azaroaren 16a. Azaroaren 19an mundu osoan Saneamenduaren Nazioarteko Eguna
izango dela-eta, datorren ASTELEHENEAN, azaroaren 21ean, Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoak eta Unesco Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin,
hitzaldi-eztabaida bat antolatuko dute, Nazio Batuen Erakundeak 2010ean
aitortutako Saneamendurako Giza Eskubidearen inguruan. Ekitaldia Rekalde
Aretoan izango da, 18:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da.
 

2010eko adierazpen horrekin, NBEk
baieztatu zuen edateko ur garbia eta saneamendua funtsezkoak direla giza
eskubide guztiak gauzatzeko.
Era horretan, ebazpenak bultzatu egiten
ditu nazioarteko Estatu eta erakundeak, finantza-baliabideak eman ditzaten,
herrialdeek, batez ere, garapen bidean daudenei laguntzeko gaikuntza eta
teknologia-hornikuntza erraztu ditzaten, edateko ur-hornidura eskuragarri utz
dezaten eta pertsona guztiei saneamendu osasuntsu, garbi, eskuragarri eta
bidezkoa eskain diezaieten.

Jardunaldia Unesco Etxearen zuzendariak,
Arantzazu Achak, gidatuko du. Bertan izango dira Pedro Barreiro, Bilbao
Bizkaia Ur Partzuergoaren gerentea; Fernando Morcillo, Ur Hornikuntza
eta Saneamenduko Espainiako Elkartearen (AEAS) presidentea, eta Iñigo
González
, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Isurketa Sailaren arduraduna.
Eskainiko
dituzten hitzaldietan, munduko egoeraren berri emango dute, eta, horrez gain,
Bizkaian dugun saneamendu sistema azalduko dute; izan ere, sistemarik
aurreratuenetakoa da munduan.

Osasunaren Mundu Erakundearen eta
UNICEFen arabera, mundu osoan, 780 eta 1.000 milioi pertsona inguru daude ur
garbia eskuratzeko aukerarik gabe, eta 2.500 milioik ez dute saneamendu
egokirik.
Saneamenduak ura behar du, eta, alderantziz, ura ezin da edangarria izan,
inguruan ez badago saneamendurako azpiegiturarik.
Hondakin uren
tratamendurik gabe, ezin da ez osasunik ez garapenik egon.

Hitzaldia osatzeko, saneamenduaren
inguruan mundu osoan dagoen arazoari buruzko argazkien erakusketa bat egongo da
ikusgai; argazkietan, ur zikinak, komunak eta konketak ikusten dira, eta horrek
munduko hainbat lekutako bizi-baldintzen metafora gisa balio du.
 

EGITARAUA

Saneamenduaren Nazioarteko Eguna:

“Eskubide bat imajinatzea –
Saneamendurako Giza Eskubidearen Errealitatea”
 

AZAROAK 21

18:30ean. Rekalde Aretoa. Hitzaldi-eztabaida

Aurkezle eta moderatzailea: Arantzazu
Acha
.
Unesco Etxearen zuzendaria

  • Pedro
    Barreiro
    . Bilbao
    Bizkaia Ur Partzuergoaren gerentea.
  • Fernando
    Morcillo,
    Ur Hornikuntza eta Saneamenduko Espainiako Elkartearen
    (AEAS) presidentea.
  • Iñigo
    González
    . Bilbao
    Bizkaia Ur Partzuergoko Isurketa Sailaren arduraduna.