Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak tarifak izoztuko ditu 2015erako

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak tarifak izoztuko ditu 2015erako

0
0
1
234
1293
Consorio de Aguas Bilbao BIzkaia
10
3
1524
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Bilbao
Bizkaia Ur Partzuergoak, joan den azaroaren 5ean egindako batzar nagusian,
besteak beste, datorren urtean ur-hornikuntza, saneamendu eta arazketa
zerbitzuen tarifak izoztea onartu zuen; 2015ean, hortaz, uraren fakturak ez du
gora egingo.
Erabakia erakundeak egindako
ikerketetan oinarritzen da; izan ere, horren emaitzen arabera, egungo tarifekin
zerbitzua ematetik eratorritako gastuen %95 ordaindu daiteke.


Ordenantza
fiskal beraren barruan, tarifa berri bat (merkeagoa) onartu zen kontsumo tarte
bakoitzean, Ur Partzuergoaren bezero diren nekazaritza ustiapenetarako.
Erakundean erregistratutako ustiapenek jasoko
dituzte neurri honen onurak, baita tarifa mota honetan interesa duten eta,
ondorioz, gehitu daitezkeen beste hainbatek ere.


2015erako
ordenantza fiskalaren beste alderdi berritzaile bat honakoa da: urtarrilaren
1etik aurrera, Ur Partzuergoak saneamendu sareetara lotuta ez dauden hobi septikoak
husteko zerbitzua eskainiko du, 220 euroko prezio finkoan. Zerbitzu hori
sarritan eskatu dute landa eremuan dauden partzuergoratutako udalerriek.


Gai-zerrendako
beste aztergai batean, Ur Partzuergoak oniritzia eman zion udalerrietarako
Laguntza Planari, besteak beste, hornidura eta saneamenduko hodiak berritzeko;
lanek 700.000 euroko gastua izango dute 2015ean.


Batzarrak Ur
Partzuergoak 2015erako egindako aurrekontua ere onartu zuen; aipatutako
aurrekontua 159,7 milioi eurokoa da, eta, horietatik, 69,3 milioi hornidura eta
saneamenduko azpiegituretan inbertsio berriak egitera bideratuko dira.