0
0
1
278
1532
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
12
3
1807
14.0
Normal
0
21
false
false
false
ES
JA
X-NONE
Aurreko edizioetan
parte hartu duten pertsona guztiak ikusita, eta itsasadarraren eta bere
ingurunearen berreskurapen biologikoaz eta ingurumenekoaz gozatzen jarraitzeko,
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak,
Bizkaiko Arrantza Federazioarekin batera, igande honetan hasiera emango dio 16
urte bitarteko gazteentzako arrantza-eskolaren beste ikastaro bati.
Harrapaketa- eta askatze-modalitatean jardungo dira parte-hartzaileak, hau da,
arrainak ahalik eta lasterren eta kontu handienarekin itzuliko dituzte uretara.
Ohi bezala, jarduera
Erripako kaian –Areatzako zubiaren alboan– antolatuko da, 11:30etik 13:30era
egingo da igandero, maiatzaren 26ra arte (Aste Santuko igandean izan ezik, egun
horretan ez baita eskolarik egongo).
Parte-hartzaile
guztiei aseguru bat egingo zaie, eta beharrezko baliabide teknikoak jarriko
dira euren esku: arrantzan aritzeko ekipo osoak (kanaberak, txirrikak, berunak,
amuak…), pisatzeko eta neurtzeko tresnak (metroak, baskulak, ontziak, balizatzeko
zintak…), ikasteko materiala (dianak eta zehaztasun- eta
jaurtiketa-materialak…), ordezko piezak eta abar. Jarduera doan izango da eta
izena ez da aurretiaz eman beharko. Gainera, esparrua desgaitasun fisikoak
dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko egokitu da.
Duela hamarkada bat
arrantza-eskola abian jartzea erronka handia izan zen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarentzat eta Bizkaiko Arrantza
Federazioarentzat. Hala ere, proiektuak hasieran espero zena baino askoz ere
emaitza hobeak lortu ditu. 2018an zehar, guztira 1.010 ikaslek hartu zuten
parte jardueran, eta beste 910 ikaslek kirol-arrantza praktikatu zuten Aste
Nagusiko arrantza-eskolan. Harrapaketa-kopuru handiak, baita sailkatutako
espezieen aniztasunak ere, hauxe islatzen dute: Bilboko itsasadarrak osasun ona
daukala eta urak berreskuratzen ari direla.