BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOAK, ITSASADARRARI BIZIA ITZULI DION SANEAMENDU PLANARI BURUZKO ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU OSTEGUN HONETAN

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOAK, ITSASADARRARI BIZIA ITZULI DION SANEAMENDU PLANARI BURUZKO ERAKUSKETA INAUGURATUKO DU OSTEGUN HONETAN

0
0
1
890
4898
Consorio de Aguas Bilbao BIzkaia
40
11
5777
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Erakusketak antzinako argazkiak, uraren zikloa
ezagutzeko bideoak eta jarraitutako ingurumen berreskuratze prozesua jasotzen
ditu, eta baita Itsasadarrean bizi diren espeziei buruzko informazioa eta
Europako ubide kutsatuenetakoa izan zenaren inguruneko aztarnak ere.

 

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin eta Itsas
ikerketarako zentro teknologikoarekin batera antolatutako “Itsasadarraren
magia– 35 urte bizia sortuz” ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren, URA – Uraren
Euskal Agentziaren, Bilboko Portuaren eta Iberdrolaren laguntza du, eta urriaren
31ra arte egongo da jendearentzat zabalik.

 

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak,
Itsasadarraren irudia eraldatu eta, herritar guztien gozamenerako Hiribilduaren
eta bere ingurunearen gune egituratzaile berri bilakatu duen Osoko Saneamendu
Planaren 35 urteei buruzko ikus-entzunezko erakusketa interaktiboa inauguratuko
du OSTEGUN honetan. Dibulgazio izaera nabarmena duen erakusketak antzinako
argazkiak, uraren zikloa ezagutzeko bideoak, Itsasadarrean bizi diren espeziei
buruzko informazioa edo Europako ubide kutsatuenetakoa izan zenaren inguruneko
aztarnak jasotzen ditu.

 

Bilboko Itsasdadarra Itsas Museoak, Bilbao
Bizkaia Ur Partzuergoak
eta
Itsas ikerketarako zentro teknologikoak – AZTIk,
elkarren artean antolatutako “Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz”
ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren, URA – Uraren Euskal Agentziaren, Bilboko
Portuaren eta Iberdrolaren laguntza du, eta urriaren 31ra arte bisitatu ahal
izango da.

 

Ateak ostegun honetan zabalduko dituen
erakusketak, kolektore –hondakin urak araztegietara eramaten dituzten hodiak–
handiaren itxura duen egiturarekin jasoko du bisitaria, eta bertan 70eko eta
80ko hamarkadetako Itsasadarreko argazkiak ikusi ahal izango dira. Izan ere,
XIX. mendearen
erdialdean, Itsasadarraren inguruak industrializazio-prozesu handia abiarazi
zuen, burdina mineralaren ustiaketan eta esportazioan eta industria
siderurgikoan oinarrituta, batez ere

 

Bilboko Itsasadarra, portu txikia izatetik Estatuko eta Europako industria-gune
eta merkataritza-gune nagusietakoa izatera heldu zen. Urte gutxiren buruan,
Itsasadarraren bazterrak lantegiz eta portu-azpiegituraz bete ziren, eta, gero
eta eskulan gehiago behar zenez, etorkin mugimendu handia bizi izan zen, eta
horren ondorioz, biztanleriak hazkunde handia izan zuen inguru horretan. 1900.
eta 1975. urteen artean, populazioa laukoiztu egin zen
.

 

Garapen horrek aurrera egin ahala, Itsasadarraren urak kutsadura maila
ikaragarria erakusten hasi ziren. Inolako antolakuntzarik gabeko hiri
hazkundearen eta ingurumen kontzientzia faltaren ondorioz, hondakin urak
–etxeetakoak eta industriakoak– zuzenean isurtzen ziren ubidera, aurretik
inolako tratamendurik eman barik. Itsasadarrak, meatzaritza ustiategietatik
batez ere zetozen 900 tona hondakin solido jasotzen zituen egunero, 400 tona
isurkin azido, 80 tona metal, eta baita zianuroa edo nitrogenoa zuten
konposatuak ere; laburbilduz,
ia 2.000 tona hondakin
isurtzen ziren egunero
, eta, ondorioz, oxigenorik gabeko estolda bihurtu zen.

 

OSOKO SANEAMENDU PLANA

Bilbo
Metropolitarraren Osoko Saneamendu Plana
ren helburu nagusietakoa Bilboko Itsasadarra
ingurumenaren ikuspegitik berreskuratzea izan zen, hain zuzen ere, eta
horretarako %60ko oxigenazioa ezarri zen uren kalitatearen estandar gisa.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak
80ko
hamarkadaren hasieran jarri zuen martxan programa hori,
EAE-n egindako ingurumen proiekturik
garrantzitsuena, 1.000 milioi eurotik
gorako inbertsioarekin
.

 

Guztira 300 kilometrotik gora
dituzten kolektoreek etxeetako eta industrietako hondakin urak jaso eta
araztegietara eramaten dituzte.
Galindoko (Sestao) EDAR izenekoa Bilbo Metropolitarraren Saneamendu sistemaren pieza
garrantzitsuena da. Horren emaitza
Itsasadar bizia da, gero eta egokiagoa kirol eta
itsasketa arloko erabilera berrietarako
.

 

Lan horiekin batera, Osoko Saneamendu Planak martxan jarritako neurrien eraginkortasuna
ebaluatzeko jarraipen azterlanak egiten hasi ziren
1989an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta URAk – Uraren Euskal Agentziak finantzatuta. Horrela, AZTI zentro teknologikoko ikerlariak,
UPV/EHU-rekin elkarlanean, arduratzen dira ingurumen zainketa lan hori
egiteaz. Urtero kanpainak eta laginketak egiten dira Itsasadarraren egoera eta
bilakaera ebaluatzeko, uraren kalitatea, sedimentuak, fauna eta landaredia
aztertuz.

 

Itsasadarraren Osoko Saneamendu Planaren eragin garrantzitsuena ohiko oxigeno mailak
berreskuratzea izan da. 90eko hamarkadaren hasierako %40ko edo hortik beherako
saturazio balioetatik, gaur egungo %90eko balioetara. Gaur egun ez dago
oxigenazio arazorik duen estuarioko gunerik. Halaber, sedimentuek duela 30 urte
baino askoz ere kutsadura maila baxuagoa dute. Horri guztiari esker, sistema
osoan erkidego biologikoak sortu dira, Bilbo barrualdetik Abraraino, eta finkatutako
60 arrain espezie
baino gehiago dago (mihi-arraina, kabuxinoa, muxarra,
platuxa, korkoina, lupia, barbarina, txitxarroa, aingira…), eta baita
sedimentuetan eta harkaitzezko substratuetan bizi diren ehunka animalia eta
alga espezie ere.

 

Hiru hamarkada baino gehiago luzatu den
prozesu hori guztia da ikus-entzuleek Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan urriaren
31ra arte
bisitatu ahal izango duten
“Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz” erakusketak jasotzen duena.
Erakusketaren helburua hondakin uren arazketa prozesuak azpimarratzea da,
zorroztasun zientifikoan oinarrituz, iraunkortasunerako ezinbesteko tresna
gisa, adibide gisa Bilboko Itsasadarra jarriz. Itsasadarraren ingurumen
berreskuratzeak hiriaren beraren eraldaketa ere bultzatu du, aisiarako gune
berria eta Hirirako motore ekonomiko berria ekarri dituelako.

 

 + INFO: www.museomaritimobilbao.org