Bilboko ura oso kalitate onekoa da

Bilboko ura oso kalitate onekoa da

0
0
1
359
1976
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
16
4
2331
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Bilbon, baso bete ur edateko, janaria prestatzeko,
norberaren burua garbitzeko, garbiketak egiteko… txorrota irekitzea bezain
ekintza xume bat Uraren Mahaitik aurretiaz uraren kalitatea bermatzeko egiten
den lanari esker da posible. Izan ere, Uraren Mahaiak gai honi dagokionez
Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak eta Osasun eta Kontsumo Sailak nahiz
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak egiten dituzten lanak koordinatzen ditu.

Bilboko udalerria bi bidetatik hornitzen da: batetik, Ordunte sistematik (233.000 biztanle hornitzen ditu eta arduraduna
Bilboko Udala da), eta, bestetik, Zadorra sistematik (130.000 biztanle
hornitzen ditu eta arduraduna Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa da, ura udalerriko
biltegietara entregatzeko gunera iritsi arte, hortik aurrera Udala arduratzen
baita banatzeaz).
 

Testuinguru honetan, Bilboko Udala Hirian banatzen den
giza kontsumorako uraren autokontrolaren arduraduna da.
Joan den urtean, Udal Laborategiak 809 lagin aztertu zituen guztira;
horietatik, %99,5 gai izan ziren (hasiera batean gai ez diren laginak
errepikatu egiten dira beti, legeriak xedatzen duenarekin bat etorriz).
2014ko urtarriletik maiatzera bitartean, berriz, 335 lagin egin dira, eta,
horietatik, %100 gai izan dira; horrenbestez, Bilbon kontsumitzen den ura oso
kalitate onekotzat har daiteke.

Datu horiek uztailaren 29an aurkeztu zituen jendaurrean
Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Mariano Gómezek eta Ur
Partzuergoaren zuzendari gerente Pedro Barreirok. Azken horrek berriro
nabarmendu zuen ez soilik Bilboko uraren kalitate ona, baizik eta baita
Bizkaian partzuergoratutako gainerako 79 udalerrietan kontsumitzen denarena
ere.

 

Txorrotako ura

Izan ere, Ur Partzuergoak, bere aldetik, 7.500 laginketa
inguru egiten ditu urtean hornikuntzako sare nagusiko zenbait gunetan, banatzen
den uraren kalitatea bermatzeko.
Ur Partzuergoak giza kontsumorako
uraren kontrol eta jarraipen zehatza egiten du, eta, hain zuzen ere, aldizkako
kontrol horien arabera bermatzen du banatutako uraren kalitatea.
Uraren kalitate bikaina eta
iraunkortasun-irizpidea aintzat hartuta, Pedro Barreirok txorrotako ura
kontsumitzera animatu zituen herritarrak, “botilako
ura baino 2.000 aldiz merkeagoa
” ere baita.
 

 

Irudian, Pedro Barreiro eta
Mariano Gómez, Patricia Urquiolak diseinatutako pitxer solidarioarekin