Datozen sei hilabeteotan sentsibilizazio-kanpaina bat egingo da Enkarterrin, Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtearen baitan

Datozen sei hilabeteotan sentsibilizazio-kanpaina bat egingo da Enkarterrin, Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtearen baitan

0
0
1
438
2410
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
20
5
2843
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Hurrengo sei hilabeteetan, dibulgazio- eta
sentsibilizazio-kanpaina bat egingo da Enkarterriko Haranetan, Na- zio Batuen
Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtearen baitan. Urriaren 17tik aurrera,
programa berezi horren barruan egingo dira, besteak beste,
informazio-jardunaldiak, film-emanaldiak, urarekin lotutako instalazioetara
bisitaldiak, ikastetxeetan prestakuntza, etab. Horren guztiaren helburua urak
mundu osoan duen garrantzia nabar- mentzea da, bai eta segurtasun hidrikoa eta
giza garapen iraunkorra bermatzea ere, lankidetzaren bidez.

Kanpaina hau Enkarterrin aurrera eramaten lankide
izango dira UNESCO Etxea (UNESCO-Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio
Batuen Erakundearen printzipioak eta programak euskal eremuan sustatzen dituen
irabazi asmorik gabeko elkartea); Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Enkarterrialde
(Enkarterrietako Landa Garapenerako Elkartea) eta Laenk (uraren tratamenduan
eta ingurumen-zerbitzuetan espezializatutako enpresa).

Ekimen honen barruko jarduerak “Bizitza Tantak, Giza
Garapen Iraunkorraren alde” leloaren pean egingo dira, eta urriaren 17an hasiko
dira, Balmasedako Klaret Antzokian 18:30etan egingo den ekitaldi baten bidez.
Proiektuko antolatzaileen ondoan izango da Nazio Batuko Milurtekoko Kanpainaren
koordinatzaile Amalia Navarro, eta Mi- lurtekoko Garapen Helburuetan aipatuta
dauden urarekin lotutako konpromiso globalak betetze aldera egindako
aurrerapenak eta ahaleginak jorratuko ditu.

Jardunaldi horren barruan emango da Yann
Arthus-Bertrand argazkilari eta zuzendari frantsesak egindako “La sed del
mundo” filma ere. Hogei herrialdetan filmatutako dokumentala da, airetik
hartutako irudi ikusgarriz osatua, eta gizakiak iraun ahal izateko erronkarik
larrienetako bat aukeratzen du, ura, egungo testuinguruan: eskaria handitzen
ari da, munduko biztanleria ugaritzen, klima aldakorraren eragina larriagotzen
eta, horren guztiaren ondorioz, baliabide natural horixe da baliotsuenetako bat
planeta osoan.Kanpaina honen baitan, datozen hilabe- teetan erakusketak egongo
dira, eskualdeko ikasleentzako saioak, Enkarterriko araztegietara bisitaldiak,
doku- mental-emanaldiak, txostengile ospetsuen hitzaldiak, etab.

Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtearen helburu
nagusia aliantza sendoak eta iraunkorrak finkatzea da, bai eta ur-arloko
lankidetza-ekimenak bultzatzea ere, nazioen, komunitateen eta interes-taldeen
bakea eta segurta- suna berma dadin, eta baliabide hidrikoak modu zuzenean bana
daitezen. Ezinbestekoa da interesdun guztiek mundu mailako erronkak eta
baliabide hidrikoen gaineko presioak ezagutzea eta, horretan oinarrituta,
elkarrizketa eraikitzaile eta errealista bat aurrera eramatea.

Informazio gehiago eskuratzeko: Nagore Orella
(Enkarterrialde). 638 050 762.
mail komunikazioa@enkarterrialde.org