Ekaitzetarako andela martxan jarri da.

Ekaitzetarako andela martxan jarri da.

0
0
1
776
4270
Consorio de Aguas Bilbao BIzkaia
35
10
5036
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Futbol-zelai batena baino azalera handiagoarekin eta bost solairuko
eraikin baten pareko altuerarekin, Etxebarriko ekaitzetarako andela Bilbao
Bizkaia Ur Partzuergoak egindako saneamendu obra nagusia da; izan ere, 33
milioi eurotik gorako inbertsioa egin da (Ur Partzuergoak berak, Bizkaiko Foru
Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute). 74.480 m3-ko
bolumenarekin, Nerbioi ibaiaren ondoan, Bolueta auzoaren aurrean kokatutako
instalazioari esker, ibaiak gainezka egitea eta araztu gabeko urak ibilgura
isurtzea saihestuko da.

Etxebarriko andelaren obrak emaria erregulatzeko sistemarekin osatzen
dira. Sistema hori etengailuak Bilboko Ernesto Erkoreka plazan daukan putzuan
jarri da, eta uhateetan oinarritzen da. Hari esker, bildu daitekeen bolumena
23.000 m3 inguru da, tuneleko hodian bertan, puntu horren eta
ekaitzetarako andelaren artean; eta beste 16.000 m3 andelen eta Urbi
putzuaren artean, Basaurin. Guztira, biltzeko ahalmen gehigarria 39.000 m3
da.

Ekaitzetarako andela lurpeko ur-biltegi handia da, eta horren helburua
kolektoreetan sobera den ura (gainezka egiten duena) biltzea da, plubiositate
handiko momentuetan. Ur hori bildu egiten da, eta, ondoren, euriteak amaituta,
araztegietara bidaltzen da apurka-apurka. Horrenbestez, ekaitzetarako andelak
minimizatu egiten ditu ingurumenera (ibaietara zein itsasora) heltzen diren eta
egoki tratatu ez diren ur zikinak.

Zehazki, aurreikuspenen arabera, batez besteko plubiometriako urte
batean, andela 14 aldiz jarriko da zerbitzuan, Bilboko Udaletxearen eta
Basauriren arteko sarea saturatuta dagoen bakoitzean; zenbatespenen arabera,
430.000 m3 atxikiko ditu guztira (betetze partzialak ere
aurreikusten dira). Gainera, sarean 800.000 m3 gehigarriren
biltegiratzea modelizatu da, bai aipatutako 14 aldi horietan, zein besteren
batean, nahiz eta azken horietan andela ez busti. Guztira, 1.230.000 m3
ur erregulatu gutxiago isuriko dira ingurunera tratatu barik; izan ere, ur hori
Galindoko (Sestao) HUAra eramango da pixkanaka, eta horrek onura ekarriko die
bai Nerbioi ibaiari eta bai bere inguruneari.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren aurreikuspenekin bat etorriz, eta
prezipitazio urte arrunt baterako, andelaren edukiera behin baino ez gainditzea
eta, beraz, urak araztu gabe behin baino ez isurtzea espero da. Instalazioa,
Euskadin dagoen mota honetako handiena.

Aurrekariak

1979an, Ur Partzuergoak Bilbao Metropolitarraren Saneamenduko Osoko
Plana jarri zuen abian. Euskal Autonomia Erkidegoan aurrera eramandako
ingurumen proiekturik garrantzitsuena izan da, 1.000 milioi euroko
inbertsioarekin. Europar Batasunak hondakin uren tratamenduari buruz ezarritako
eskakizunak betetzeaz gain, Planari esker, gure errekak, Itsasadarra eta
hondartzak berreskuratu egin dira ingurumen aldetik, herritarrek horietaz goza
dezaten.

Guztira 300 km inguruko luzera duten kolektoreek eta etengailuek
etxeetako eta industrietako hondakin urak dituzte. Horiek Galindoko (Sestao)
hondakin uren araztegira eramaten dituzte, saneamendu obra nagusira. Azken
urteotan, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa inbertsioak EKAITZETARAKO ANDELETARA
bideratzen ahalegindu da, eta andel horiek aro berri bat zabalduko dute
saneamenduaren arloan.

Behe Nerbioiko Saneamenduaren Osoko Plana eguneratzeko azterketen
ondorioz, eta 92/271/CEE Zuzentarauak hondakin uren tratamenduaren eta
arazketaren arloan eta horrek ingurune hartzailearen kalitatean duen eraginari
dagokionez ezartzen dituen arauak betetzearren, Kolektoreen Sare Nagusia
optimizatzeko zenbait azpiegitura eraiki behar zirela ikusi zen, betiere,
euri-sasoietan ubideetara isurtzen diren ur zikinak murrizteko, horrek
estuarioaren ingurumen egoera hobetzen baitu.

Horretarako, ekaitzetarako hainbat andelen kokalekua eta tamaina
aztertu dira, saneamenduko toki estrategikoetan kokatuta, eta guztien baterako
edukiera 275.000 m3 inguru izango da. Lamiako I-eko ekaitzetarako
andela (10.000 m3) izan izen martxan jarri zen lehenengo
instalazioa. Gero, Santurtzikoa (12.000 m3) eta Asuakoa (8.000 m3)
abiarazi ziren. Gainera, ia eginda daude Arriandiko andela (Durangaldean eraiki
den lehena) eta Etxebarrikoa. Azken hori udazken amaierarako martxan egotea
espero da.

Obra

Etxebarriko ekaitzetarako andela egiteko, 400.000 m3 inguru
lur mugitu behar izan dira, euskarri astun bat erabilita, hau da, 4.300 m2
pantaila-horma, metro 1 lodi eta harri sanoan metro 1 sartuta, azpiko harrian
kable bidezko ainguraketekin finkatuta, ainguraketen luzera, gutxi gorabehera,
11.000 m dela.

Egitura egitean, 40.000 m3 egitura-hormigoi baino gehiago
jarri dira, zimendu-lauzetan, hormetan eta zutabeetan, bai eta estalki-lauzan
ere. Obra zibila burutzeko, kontrol-eraikin bat egin da. Horren plantaren
azalera 650 m2 da, etxabe batean eta hiru garaieratan banatuta.

Etengailuak Galindoko
araztegira ura garraiatzeko gaitasuna duela dioen txostena jasotakoan,
ekaitzetarako andela guztiz hustuko da grabitatearen bidez. Horretarako,
etengailura doan emaria erregulatzen duen uhatea erabiliko da. Andela
hustutakoan, garbiketa-sekuentzia jarriko da martxan.