0
0
1
567
3122
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
26
7
3682
14.0
120
Normal
0
21
false
false
false
ES
JA
X-NONE
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren 50. urteurrenarekin bat eginik, EurEau – Ur Zerbitzuen Elkarte Nazionalen
Europar Federazioaren (European
Federation of National Associations of Water Services) urteko batzarra
egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, hilaren 18an, 19an eta 20an. Uraren arloko Europako 100 aditu baino gehiago bilduko
dituen hitzorduak Ur Horniduraren eta Saneamenduaren Espainiako Elkartearen
(AEAS) laguntza izango du, zeinak estatuko ur operadore guztiak, publikoak
nahiz pribatuak, ordezkatzen dituen EurEau elkartean.
Ur Partzuergoak eginkizun garrantzitsu eta aktibo bat dauka EurEau
elkartean; halaber, ordezkari bat dauka Saneamenduko Biltzarrean. EurEau
elkarteak Europar Batasuneko herrialdeetako ur-elkarte nazionalak biltzen ditu
eta Europan hornidura- eta saneamendu-zerbitzuak ematen dituzten operadore
publikoei eta pribatuei ahotsa ematen die. Guztiek batera 400 milioi pertsonari
ematen dizkiete zerbitzu horiek.
Biltzarraren lehenengo jardunaldian, lan-batzordeek hainbat gai jorratuko
dituzte, besteak beste: ingurumenaren babesa, mikrokutsatzaileak, kutsatzaile
berriak, urak ekonomia zirkularrean daukan balioa, berrerabilpena, aldaketa
klimatikoaren inpaktua, berrikuntza teknologikoa eta hiriko uren kudeaketan
aplikatutako aurrerakuntza zientifikoak, bai eta, besteak beste, Uraren Esparru
Zuzentarauarekin edo Edateko Uraren Zuzentarauarekin zerikusia duten EBren
politiketan aurreikusitako berrikuspenak ere.
Bigarren egunean, biltzarraren osoko bilkura egingo da, ardatz nagusi hau
izango duena: “NBEren Garapen
Jasangarrirako Helburuak Europan ezartzea: ur-zerbitzuen eginkizuna hiri
jasangarrien horniduran”. Saio horretan, NBEko eta Europako Batzordeko hainbat
ordezkarik parte hartuko dute, besteak beste: Peter Koefoed Bjørnsen aldaketa klimatikoaren eta uraren alorreko
adituak eta Marta Morén Abat komisarioak.
Azken horrek taldeari eskainiko dion hitzaldian zera jorratuko du: NBEren
Garapen Jasangarrirako Helburu berriak lortzeko ur-kudeatzaileek egin
ditzaketen ekarpenak, 6. zenbakian arreta berezia jarriz (saneamenduaren eta
kalitatezko uraren hornidura unibertsalarekin zerikusia duena). Biltzarraren azken egunean EurEau
elkarteko kideek batzar nagusia egingo dute.
OROITZAPENEZKO JARDUERAK
Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoak hainbat jarduera antolatu ditu urtearen
amaierara arte 50. urteurrena ospatzeko. Ildo horretatik, EurEau-ren urteko biltzarraz gain, azaroan
Young Water Professionals —International Water Association elkarteko
profesional gazteen estatuko adarra— taldearen lehenengo foroa egingo da
Bilbon. Uraren
sektorearekin lotuta dauden eta profesionalak diren 35 urtetik beherako gazteei
zuzendutako lan-topaketa izango da, uraren egungo kudeaketaren eta
ur-azpiegituren gaineko gaiak jorratzeko.
Young Water Professionals (YWP) sarea International Water
Association (IWA) elkartearen ekimen global bat da. Estatu mailan, 2015. urtean
sortu zen uraren munduko gazteen garapen profesionala sustatzeko eta errazteko. Aurtengo
helburuen artean kideen arteko loturak sendotzeko eta nazioarteko kokapena
hobetzen jarraitzeko balioko duen biltzar bat egitea zehaztu zen. Gaur
egun, sarea 130 kide baino gehiagok osatzen dute eta uraren sektoreko
profesionalen artean toki garrantzitsu bat hartzea lortu du.
Foroaren egitaraua oso dinamikoa eta parte-hartzailea izatea
da asmoa, edukiak sakondu eta lotura berriak sortzeko modukoa. Sarearen
gai nagusiak jorratuko dira: uraren 4.0 sektorea, baliabide hidrikoen
kudeaketa integratua eta uraren sektoreak industrian eta nekazaritzan daukan
eginkizuna. Hitzordu honetan Ur Horniduraren eta Saneamenduaren Espainiako Elkarteak (AEAS) eta UPV/EHUk ere parte hartuko dute.