‘Ez elikatu munstroa’ kanpainak paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan ondorioak ezagutaraziko ditu

‘Ez elikatu munstroa’ kanpainak paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan ondorioak ezagutaraziko ditu

0
0
1
622
3423
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
28
8
4037
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Euskadin, guztira, 2.400 tona paper-zapi bota ziren komunetik
2015ean, saneamendu-sistemetan garrantzi handiko ondorioak eraginez.  Zuntzez egindako produktu hauek ez dira garaiz
disolbatzen edo disgregatzen, eta ondorioz, butxadura eta matxura larriak sorrararazten
dituzte saneamendu-sarean, instalazio horien kudeaketan -punpaketa-estazioetan
nahiz Hondakin Uren Araztegietan (HUA)- urtero milioi bat eurotik gorako
gainkostua eraginez.

Arazo honen atzean, herritarrek komun-ontzia “zabor-ontzia” balitz
bezala erabiltzeko eta bertatik etxeko edozein hondakin botatzeko duten ohitura
dago, komun-ontzitik botatzen baitira, besteak beste, olioak, kotoitxoak,
janari-hondakinak, higiene intimoko produktuak, pinturak, produktu kimikoak
eta, nola ez, paper-zapiak.

 

Arazoari aurre egiteko, Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Euskadiko
zazpi ur partzuergo eta mankomunitatek (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa,
Gasteizko Udal Urak –AMVISA-, Añarbeko Urak, Arabako Errioxako Ur Partzuergoa,
Busturialdeko Ur Partzuergoa, Kantauriko Urkidetza eta Txingudiko Zerbitzuak)
2016. urte osoan egingo den sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi dute,
paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan ondorioak ezagutarazteko eta
hondakin horiek saneamendu-sarean eragiten dituzten butxadurak saihesten lagunduko
duten ohitura arduratsuagoak bultzatzeko asmoz. Ekimena Aclima Euskadiko
Ingurumen Klusterrak koordinatu du.

 

Sentsibilizazio-kanpaina berri hau, bi erakundeek ‘hiri-arroetako
kutsadura difusoaren’ erronkari aurre egiteko bultzatu duten ‘Herritarren
ohiturak eta urgaineratutako kutsatzaileak’ deritzon hedapen handiagoko
proiektuaren barruan mamitu da. Proiektuak hiri-eremuetako etxeetan eta
hirugarren sektorean sortu eta uren saneamendu eta tratamendu sistemei nahiz
ingurunerako isurketaren kalitateari eragiten dieten kontrolik eta asmo txarrik
gabeko hondakin-isurketak diru ardatz, nagusiki.

 

“Ez elikatu munstroa” kanpaina ofizialki aurkeztu du gaur, Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak. Ekitaldia Galindoko Hondakin Uren
Araztegian (Sestao) egin da, Ricardo
Barkala
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidentea, Pedro María Barreiro erakunde honetako zuzendaria, Xabier Caño
Aclimako presidentea eta ekimenean parte hartu duten gainontzeko erakundeen
ordezkariak tarteko zirela.

 

“Ez elikatu munstroa/No alimentes al monstruo” kanpainaren
helburua, komunetik behar ez diren hondakinak eta bereziki paper-zapiak
botatzeak dakartzan ondorio tekniko eta ekonomiko larriez ohartaraztea da,
arazo handiak eragin ohi baitituzte saneamendu-sistemetan.

 

Honen bitartez, kontzientziazio sozial handiagoa sustatu nahi da,
jardunbide eta erabilera arduratsuagooak bultzatzeko modukoa, komun-ontziak
den-dena irensten ez duela argudiatuta, herritarrak sortutako arazoaren
erantzukideak izan daitezen eta konponbidearen zati handi bat haien esku
dagoela kontura daitezen, betiere ohitura okerrak zuzenduz eta paper-zapiak zaborra
biltzeko ontzietan utziz.

 

Kanpaina 2016. urte osoan egingo da, komunetik bota eta
pixkanaka-pixkanaka saneamendu-sarea butxatuz eta kolapsatuz doazen hondakinez
elikatzen den munstro bat iradokitzen duen inpaktu handiko irudikapen grafiko
ausart baten laguntzaz.

 

Kanpaina komunikabideen
bitartez gauzatuko da, eta webgune aktiboa eta sare sozialetan (Facebook,
Twitter eta Instagram) presentzia sendoa izango du
, komunaren erabilera egokiari buruzko informazioa eta era askotako
gomendioak emateko asmoz. Kanpainaren irudia eta mezua motion graphics formatuan
landutako bideo batean ere bildu dira, arazoari buruzko eta, eguneroko
ohituretan aldaketa txiki batzuk eginez gero, eman dakiokeen konponbideari
buruzko kontzientziazio eta sentsibilizazio mezua era didaktikoan zabaltzeko
asmoz.

 

Era berean, ekimena bultzatu duten ur-partzuergoak erabiltzaileekin
komunikatzeko erabiltzen dituzten kanalez baliatuko dira kanpaina hau
ezagutzera emateko eta kanpainari atxikitako helburuak lortzen laguntzeko.

 

Informazio gehiago:

www.munstrowc.eus