HILAREN 27AN, UNIBERTSITATEKO SIFOIAN MARATOI SOLIDARIOA EGINGO DA. CONDEK ETA SALVADORREK BILBOKO ITSASADARRARI OMENALDIAREN TRILOGIA AMAITUKO DUTE

HILAREN 27AN, UNIBERTSITATEKO SIFOIAN MARATOI SOLIDARIOA EGINGO DA. CONDEK ETA SALVADORREK BILBOKO ITSASADARRARI OMENALDIAREN TRILOGIA AMAITUKO DUTE

0
0
1
788
4335
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
36
10
5113
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoaren lur azpiko instalazio eta saneamendu sistema orokorraren parte
den Deustuko Unibertsitateko sifoian, hilaren 27an (igandea), 09:00etatik
aurrera, “42 kilometro Itsasadarraren
azpitik. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Maratoia. Makina bat kilometro hodi
batean”
. Javi Conde atleta paralinpikoaren eta Jon Salvador lagunaren
azken erronka izango da. Proba 13:00etan amaituko dela aurreikusten da, eta
kanpoan daudenek pantaila batzuen bidez ikusteko aukera izango dute.

Maratoia gaur goizean
aurkeztu da Bilbon, eta bertan egon dira Eduardo
Elguezabal
, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Aktiboen Ustiapen eta Kudeaketa
zuzendaria; Juan Felix Madariaga,
Bilbao Kirolakeko zuzendaria, eta Javi
Conde
eta Jon Salvador atletak,
erronka solidario berri honen protagonistak.

Proba honek amaiera
emango dio Itsasadarraren omenez egindako maratoien trilogiari. Trilogia 2012.
urteko martxoaren 17an hasi zen, estuariotik 45 metrora, Bizkaia Zubiari 145
bira ematen. Ondoren, 2014ko urriaren 26an, Athleticen gabarraren maratoia egin
zuten, eta, kasu horretan, 1.313 bira eman zizkioten, 42.195 kilometroak
osatzeko. Sifoian egingo den hirugarren proba honetan, lur azpitik 26 metrora,
eman beharreko birak 288 izango dira guztira.

Lasterketa 70 metroko
tarte batean –guztira 463koa– egingo da, Itsasadarra alde batetik bestera;
beraz, lasterketako sentsazioak, kanpokoekin alderatuta, oso desberdinak izango
dira, argia, tenperatua edo oxigeno-kontsumoa direla-eta. Horrela, bada, Javi
Conde eta Jon Salvador leku txikietan ari dira prestatzen maratoia,
saneamenduko azpiegitura horren ezaugarrietara ohitzeko asmoz. Bakarkako ilaran
egin beharko dute korrika, 70 zentimetro baino apur bat zabalagoa den errei
batean. Era berean, Xavi Maltas atleta, proiektu honetan parte hartzen duena,
Bartzelonan entrenatzen ari da, proba egin aurretik lesioren bat gertatuko
balitz ere.

Oraingo honetan, “42
kilometro Itsasadarraren azpitik. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Maratoia.
Makina bat kilometro hodi batean” egitasmoari esker, 9.200 euro banatu
dira honako GKE hauen artean: Zubietxe, UNICEF, Cuadri del Hospi, Fibrosi
Kistikoaren Bizkaiko Elkartea, Kare Sarea, Mugarik gabeko Medikuak, ASINSOC,
Pacef eta Educo. Funtsa honako erakunde laguntzaile hauek eman dute: Bilbao
Kirolak (Bilboko Udala), Bizgarri, Basauriko eta Erandioko udalak, Hirubi,
Conservas Isabel, Bidaideak eta Laboral Kutxa.

Azken 6 urteetan,
Javier Condek 27 maratoi egin ditu mundu guztian zehar, eta proba bakarra
geratzen zaio –Stoke Mandevillen–, Joko Olinpiko eta Paralinpikoetako egoitza
izan diren hiri guztietan maratoi bat egiten duen munduko lehen atleta izateko.
Egindako probekin, aurten, 2015ean, Maratoi Solidarioak fundazioak 39.000 euro
eman ditu dohaintzan, eta, gaur egun arte emandakoari gehituta, guztira 152.000
euro banatu dira ehun bat GKEren artean.

BISITA GIDATUAK

Nahiz eta kirol-proba
zuzenean emango den sifoiaren kanpoaldean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak talde
txikietan sifoia ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu, goiz osoan zehar, nahi
duenak instalazioa ezagutu, eta Javi Conde eta Jon Salvador erronkan daudela
animatzeko aukera izan dezan. Bisita
doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da,
688 667 954 telefono zenbakiaren bidez. ( Arretarako ordutegia: abenduaren 21, 22, 23 eta 26an, 09:00etatik 15:00etara eta
16:00etatik 18:00etara, eta abenduaren 24an, 09:00etatik 15:00etara)

 

Botikazar kalean dagoen
eraikin nagusian hasiko da ibilbidea. Ondoren, bisitariak Bilboren lurpera –bost
solairu beherago– jaitsiko dira, proba egingo den korridore estuan zehar ibili
daitezen eta korrikalariak anima ditzaten. Bisitak 40 minutu iraungo du gutxi
gorabehera, eta Itsasadarraren beste aldean amaituko da; izan ere, bisitariak
Arte Ederren Museoaren alboan aterako dira kalera.

Bisitak euskaraz eta
gaztelaniaz egingo dira, eta 20 pertsonako taldeak izango dira. Parte hartzeko,
gutxienez 7 urte izatea gomendatzen da. Horrez gain, instalazio industriala
denez eta zenbait gunetan eskailerak eta maldak dituenez, oinetako erosoak
eramatea gomendatzen da. Ibilbide osoa ez dago desgaitasun fisikoa duten
pertsonentzako egokituta.

Unibertsitateko Sifoia
Ur Partzuergoak Bilboko Deustu auzoan eraikitako azpiegitura da, hondakin uren
bilketa eta Itsasadarraren eskuinaldetik Galdindoko (Sestao) HUArainoko
garraioa errazteko. 1997. urtetik jardunean ari den lan horren helburua da Itsasadarraren
ertz batetik bestera urak joanaraztea, araztegira bidean. Putzu honetaraino 300.000
biztanleren baino gehiagoren ur fekalak iristen dira.

 

 (*) OHAR GARRANTZITSUA

0
0
1
788
4335
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
36
10
5113
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

<w:LsdException Locked="false" Priority="59" SemiHidden