HIRIKO URAREN KUDEAKETAREN ARLOAN ADITU DIREN EHUN BAT PERTSONA BILDUKO DITUEN BERRIKUNTZARI BURUZKO TOPAKETA IZANGO DA AZAROAN UR PARTZUERGOAN

HIRIKO URAREN KUDEAKETAREN ARLOAN ADITU DIREN EHUN BAT PERTSONA BILDUKO DITUEN BERRIKUNTZARI BURUZKO TOPAKETA IZANGO DA AZAROAN UR PARTZUERGOAN

0
0
1
386
2129
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
17
5
2510
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES
JA
X-NONE

Datorren azaroaren 6an eta 7an berrikuntza eta
transformazio digitalari buruzko topaketa izango da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan, Beteluriko Edateko Uren Araztegian
(Arrigorriaga). Topaketa horretan Estatu osoan hiriko ura kudeatzen arduratzen
diren enpresa eta erakunde publikoetako ehun bat profesional biltzea espero da.
Ur-horniduren eta Saneamenduaren Espainiako Elkartearekin (AEAS) batera
antolatu den jardunaldi teknikoan, arrakasta-kasuak, eginera egokiak eta
esperientzia berritzaileak aurkeztuko dira, uraren kudeaketa bikaina erdiesteko
urratsak egite aldera.
  

 

AEASen I+G+B taldeak eta Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoa
k uraren kudeaketaren berrikuntza xede duen
topaketa hau antolatu dute. Topaketaren ardatz nagusia sektorean gertatzen ari
den transformazio digitalari dagokion prozesua eta etorkizunerako erronkak
aztertzea izango da. Horrela, uraren kudeaketa ukitzen duten esparru guztietan
aztertuko da berrikuntzari doakion arlo hori, zenbait ikuspegitik: estrategia
orokorraren ikuspegitik, kontratazio publikoetatik, proiektuen kudeaketa
integraletik edota ustiapenaren kudeaketatik, bai saneamendu eta arazketa
arloetan eta bai hornidura arloan ere.

 

Hori guztia zenbait tresna
erabiliz gauzatuko da: Big Data Analytics
bezalako tresnak, sare neuronalak, droneak, fluidoen bizi-zikloaren edo
dinamikaren kudeaketa konputazionala (CFD)… Horiez gainera, ondoko gaiak ere
jorratuko dira: komunikaziorako transformazio digitalari dagozkion gai
zehatzak, datu-bilketa eta errealitate areagotua, besteak beste. Jardunaldi
horretan arreta berezia emango zaio BIM (Building
Information Modelling
) alorrari; izan ere, alor hori etorkizunerako apustu
izatetik errealitate izatera iragan da hiriko uren kudeaketa-prozesuetan.

 

Topaketa Xavier Marcet berrikuntza teknologikoaren arloko kontsultoreak irekiko
du, eta honek, hain justu ere, transformazio digitalak pertsonak eraldatzeko
tresna gisa duen indarraz hitz egingo du. Honez gain, zenbait esparrutan aditu
diren berrogeita hamar bat pertsonak esku hartuko dute topaketan, Estatuan
hiriko ura kudeatzeko ardura duten enpresa publiko eta pribatu nagusien
ordezkari legez. Adituok esperientzia berritzaileak eta kudeaketa bikaina
erdiesteko urratsak egiten jarraitzeko eginera egokiak aurkeztuko dizkigute.

 

Foro honetan parte hartzeko inskripzioa irailaren hasieran
irekiko da.
Izen-ematea Ur-horniduren eta Saneamenduaren
Espainiako Elkartearen (AEAS)
web-orrialdearen bidez egin ahal izango da: www.aeas.es