Ingurumen Kudeaketako Sistema
Etorkizun jasangarria lortzeko lan egitea
Ur Partzuergoak, bere instalazioetan egiten diren jarduerak ingurumena errespetatu eta zaintzeko helburuarekin egiten direla bermatze aldera, Ingurumen Kudeaketarako Sistema (IKS) ezartzea sustatu eta garatu du 2009tik; sistemak UNE-EN-ISO-14001 arauaren betekizunak betetzen ditu.
IKSren ingurumen politika sistema osoaren oinarria da.
Politika horretan erakundeak lortu nahi dituen helburuak eta konpromisoak jaso dira, ingurumen arloan etengabe hobetze aldera.
Horretaz gain, politika hori alderdi interesdun guztiei jakinarazten zaie, besteak beste, hornitzaileei, zeintzuei eskatzen zaien onar dezatela eta bertan zehaztutako konpromisoekin bat egin dezatela.
Ur Partzuergoaren IKSren funtzionamenduaren egitura
- Erakundearen testuingurua:
- Erakundea eta bere testuingurua ulertzea.
- Kanpoko eta barneko kontuak.
- Alderdi interesdunen beharrak eta itxaropenak ulertzea
- Ingurumen kudeaketako sistemaren irismena zehaztea.
- Ingurumen Kudeaketako Sistema.