JAVI CONDEK ETA JON SALVADORREK UNIBERTSITATEKO SIFOIAN ITSASADARRAREN OMENEZ EGINDAKO HIRUGARREN MARATOI SOLIDARIOA BUKATZEA LORTU DUTE

JAVI CONDEK ETA JON SALVADORREK UNIBERTSITATEKO SIFOIAN ITSASADARRAREN OMENEZ EGINDAKO HIRUGARREN MARATOI SOLIDARIOA BUKATZEA LORTU DUTE

0
0
1
323
1781
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
14
4
2100
14.0

96
800×600

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Deustuko Unibertsitateko sifoia Ur
Partzuergoaren lur azpiko instalazioa da, eta Saneamenduko sistema orokorraren
zati da. Bertan egin zen, abenduaren 27an, “42
kilometro Itsasadarraren azpitik. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Maratoia.
Makina bat kilometro hobi batean”
izeneko kirol-proba. Javi Conde atleta
paralinpikoaren eta Jon Salvador lagunaren azken erronka solidarioa izan zen.

Lau ordu baino gutxiagoan, aurreikusitako
ordutegitik behera, epaileek ezarritako 300 birak egin zituzten, Bilboko
Itsasadarra azpitik zeharkatzen duen eta ia 500 metroko luzera duen tuneleko 70
metro baino zertxobait gehiagoko tunel zatian.

Goiz osoan
zehar, kirolariek zaleen berotasuna jaso zuten, 20 pertsonako taldeak antolatu
baitziren animatzeko.
Horien artean, Javi Condek Basaurin
zuzentzen duen atletismo eskolako desgaitasuna duten haur asko hurbildu ziren.

Probaren amaieran, Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoko presidente Ricardo Barkalak, Kulturako foru diputatu Lorea
Bilbaok, eta Bilboko Udaleko Kiroletako zinegotzi Ohiane Agirregoitiak
oroimenezko bi plaka eman zizkieten kirolariei; izan ere, proba horrekin,
amaiera eman zitzaion Itsasadarraren omenez egindako maratoi solidarioen
trilogiari.

Oraingo
honetan, “42 kilometro Itsasadarraren azpitik.
Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoaren Maratoia.
Makina bat kilometro hodi batean” egitasmoari
esker, 9.200 euro banatu dira honako GKE hauen artean:
Zubietxe, UNICEF, Cuadri
del Hospi, Fibrosi Kistikoaren Bizkaiko Elkartea, Kare Sarea, Mugarik gabeko
Medikuak, ASINSOC, Pacef eta Educo.
Funtsa honako erakunde
laguntzaile hauek eman dute:
Bilbao Kirolak, Bizgarri,
Basauriko eta Erandioko udalak, Hirubi, Conservas Isabel, Bidaideak eta Laboral
Kutxa.

Unibertsitateko
Sifoia Ur Partzuergoak Bilboko Deustu auzoan eraikitako azpiegitura da,
hondakin uren bilketa eta Itsasadarraren eskuinaldetik Galdindoko (Sestao)
HUArainoko garraioa errazteko.
1997. urtetik jardunean ari den lan
horren helburua da Itsasadarraren ertz batetik bestera urak joanaraztea,
araztegira bidean.
Putzu honetaraino 300.000 biztanleren baino
gehiagoren ur fekalak iristen dira.