0
0
1
143
790
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
6
1
932
14.0
96
800×600
Normal
0
21
false
false
false
ES-TRAD
JA
X-NONE
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren
Batzarrak Bilboko Udaleko lehen alkateorde Ricardo
Barkala aukeratu du erakundearen presidente hurrengo lau urteetarako.
Ricardo Barkalak – Bilboko Udaleko Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio
Publikoaren Saileko zinegotzi ordezkaria– Bilboko Udaleko alkate ohi
Ibon Areso ordezkatuko du karguan; izan ere, Ibon Areso 12 urtez izan da Ur
Partzuergoaren presidente, hiru agintaldiz jarraian.
Bizkaiko 80 udalerrik, URAk –Uraren
Euskal Agentzia– eta Bizkaiko Foru Aldundiak osatutako Batzarrak erakundearen
presidenteordea ere aukeratu du; Sestaoko Udaleko alkate Josu Bergara izango da presidenteordea, eta, beraz, kargua
errepikatuko du.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa Bizkaiko
lurralde historikoko milioi bat biztanle ingururi zerbitzua ematen dien eta
lehen mailako sarearen kudeaketaren ardura duen erakundea da, bai edateko
uraren hornikuntzarena zein hondakin uren saneamenduarena.