Udalerrietako uraren kudeaketan hobekuntzak egiteari eta eraginkortasuna lortzeari buruzko lan-topaketa batean parte hartu du Ur Partzuergoak

Udalerrietako uraren kudeaketan hobekuntzak egiteari eta eraginkortasuna lortzeari buruzko lan-topaketa batean parte hartu du Ur Partzuergoak

0
0
1
183
1008
Consorio de Aguas Bilbao BIzkaia
8
2
1189
14.0

96
800×600

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Bilbao Bizkaia
Ur Partzuergoko presidenteak eta gerenteak, Ibon Aresok eta Pedro Barreirok,
“Udalerrietako uraren kudeaketan hobekuntzak egiteari eta eraginkortasuna
lortzea” topaketan hartu zuten parte atzo (ekainak 17). Expansión ekonomia-egunkariak
antolatuta, Accionarekin lankidetzan, eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan
izan zen.

Foroan, uraren
esparruan dauden erronkak eta aukerak aztertu ziren, eta horren funtzionamendua
hobetzeko egon daitezkeen irtenbideak eta aldaketak proposatu ziren.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu
Ana Oregik inauguratu zuen ekitaldia.

Ekitaldian,
honako hauek ere izan ziren: Fernando Morcillo,
Ur Hornikuntza eta Saneamenduko Espainiako Elkarteko
presidentea; Adolfo Ruigómez, Cuatrecasaseko kontseilaria; José Carbonell,
Herriei Ur Zerbitzuak Hornitzeko Enpresa Kudeatzaileen Espainiako Elkarteko
presidentea, eta Iñigo Ansola, URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.

Topaketak
eztabaida-mahaia proposatu zuen, alorreko funtsezko gaien inguruan:
lege-esparrua, udal eskumenak, tarifen politika eta abar. Hizketaldi labur
baten ostean, Ur Partzuergoko presidenteak, Ibon Aresok, amaiera eman zion
ekitaldiari.