Udalerrietako uraren kudeaketan hobekuntzak egiteari eta eraginkortasuna lortzeari buruzko lan-topaketa batean parte hartuko du Ur Partzuergoak

Udalerrietako uraren kudeaketan hobekuntzak egiteari eta eraginkortasuna lortzeari buruzko lan-topaketa batean parte hartuko du Ur Partzuergoak

0
0
1
200
1106
Consorio de Aguas Bilbao BIzkaia
9
2
1304
14.0

96
800×600

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko presidenteak eta gerenteak,
Ibon Aresok eta Pedro Barreirok, “Udalerrietako uraren kudeaketan hobekuntzak
egiteari eta eraginkortasuna lortzea” topaketan hartuko dute parte datorren
asteazkenean (ekainak 17). Expansión ekonomia-egunkariak antolatzen du, Accionarekin
lankidetzan, eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izango da.

Foroan, uraren esparruan dauden erronkak eta aukerak
aztertuko dira, eta horren funtzionamendua hobetzeko egon daitezkeen
irtenbideak eta aldaketak proposatuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako
sailburu Ana Oregik inauguratuko du ekitaldia.

Ekitaldian, honako hauek ere izango dira:
Fernando Morcillo,
Ur Hornikuntza eta Saneamenduko Espainiako Elkarteko
presidentea; Adolfo Ruigómez, Cuatrecasaseko kontseilaria; José Carbonell,
Herriei Ur Zerbitzuak Hornitzeko Enpresa Kudeatzaileen Espainiako Elkarteko
presidentea, eta Iñigo Ansola, URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.

Topaketak eztabaida-mahaia proposatuko du, alorreko
funtsezko gaien inguruan: lege-esparrua, udal eskumenak, tarifen politika eta
abar. Hizketaldi labur baten ostean, Ur Partzuergoko presidenteak, Ibon Aresok,
amaiera emango dio ekitaldiari.

Liburuxka ikusi pdf