Hogeita hamarretik gora edizioetan lehenengo aldiz, Ingeniariak – Deustu Estropada Ostegun Santuan –martxoak 28– izango dira, Erramu-igandean izan beharrean. Izan ere, azken hori izan da ohiko eguna, azken urteotan.
1994az geroztik Ur Partzuergoak babestutako estropada honetan, Ingeniarien Eskola eta Deustuko Unibertsitatea aritzen dira lehian. Estropada klasiko bihurtu da dagoeneko Bilboko kirolean, eta, azken urteotan, are ikusgarriagoa da, Itsasadarrak eskaintzen duen irudi berriari esker.
Estropada 13:00etan hasiko da Desertuko dartsenan (Erandio), eta Bilbo erdian amaituko da; guztira, lau itsas milia izango dira, hau da, 7.408 metro, Erandio eta Bilboko udaletxearen (helmuga) artean. Azken edizioan, Deustuko arraunlariak izan ziren garaile, garaipenerako faboritoak, eta 41 segundo atera zizkioten Ingeniarien Eskolako ontziari.
Estropada 1982an sortu zen, Ingeniarien Eskolak Deustuko Unibertsitateari egindako kirol-erronkaren emaitza gisa; erronka hori beste urte batez gauzatuko da hilaren 12an, aitaponteak aukeratuta.