0
0
1
242
1337
Consorio de Aguas Bilbao BIzkaia
11
3
1576
14.0
96
Normal
0
21
false
false
false
ES-TRAD
JA
X-NONE
Asteburu honetan, Arrantza Eskola Itsas Museoaren zelaigunera joango da;
izan ere, bertan, dibertigarRIA jolas eta jai giroko programa ospatuko da,
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak babestuta eta Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoaren lankidetzarekin. Jarduera larunbatean
(hilak 20) eta igandean (hilak 21) izango da, 11:30etik 13:30era.
DibertigarRIA itsas azokaren hirugarren edizioa ostiral honetan hasiko da
Itsas Museoaren zelaigunean. Jolas eta prestakuntza arloko hainbat eta hainbat
jarduera izango dira familiako kide guztientzat; Arrantza Eskolaz gain,
hitzaldiak eta erakusketak, kontzertuak zuzenean, ibilbideak itsasontzian,
dastatze gastronomikoak, flyboard erakusketa, txalupa bat zuzenean eraikitzea,
ipuin-kontalariak, tailerrak eta puzgarriak txikienentzat. Hori guztia itsasoa
nahiz Itsasadarreko ekosistema ezagutarazteko helburuarekin; izan ere,
Itsasadarreko ekosistema herritarren gozamenerako berreskuratu da, Bilbao
Metropolitarreko Saneamenduko Osoko Planari esker.
Arrantza Eskola, “harrapatu eta askatu” modalitatean, Ur Partzuergoak
2003an abiarazi zuen jarduera da. Urtean bi aldiz egiten da (udazkena eta
udaberria), igande goiz guztietan, Bilboko Erripa Kaian. Udazkeneko denboraldia irailaren 14an hasi zen, eta
azaroaren erdialdera arte iraungo du. Edizioz
edizio gero eta parte-hartzaile eta harrapaketa gehiago izan dira, eta horrek
Itsasadarraren ingurumen-egoera ona erakusten du, izan ere, hogeita hamarren
bat arrain espezie aurkitu dira bertan.
INFO +: http://www.dibertigarria.com