UR SOLIDARIOA

UR SOLIDARIOA

0
0
2014-04-15T11:04:00Z
2014-04-15T11:04:00Z
1
305
1682
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
14
3
1984
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Bilbao Bizkaia Ur
Partzuergoak, Bilboko Udalarekin eta Slowfood Bilbao-Bizkaiarekin batera,
“H2O Bilbao” proiektu solidarioa abiarazi du. Helburua hiriko
txorroteko ura duintzea da, Etiopian edateko uraren putzuak eraikitzea babestu
ahal izateko.
Patricia Urquiola artistak
“H2O Bilbao” pitxerra diseinatu du; horren salmentak sortutako
diru-sarrerak Intermón Oxfami emango zaizkio dohaintzan, Toke Kutaye (Etiopia)
barrutian putzu seguruak eraikitzeko.

 

Erakunde
parte-hartzaileek hasierako ekarpena egin dute dagoeneko.
Era horretan, bai Ur partzuergoak, bai Bilboko Udalak,
200 pitxer eskuratu dituzte, eta Slowfood Bilbao-Bizkaiak 100 ale eskuratu
ditu, bazkideei eta interesa duten pertsonei saltzeko.
Horien bitartez, 5.000 euro bildu dira dagoeneko, eta,
diru horri esker, edateko ura lortzeko hiru putzu eraiki ahal izango dira.

 

Gainera, Slow Food
Bilbao-Bizkaia Elkarteko sukaldariek ere ekimenarekin bat egin nahi izan dute,
eta, botilaratutako uraren ordez, iturriko ura edateko aukera eskainiko dute
euren jatetxeetan; iturriko ura euro bateko prezio sinbolikoan kobratuko dute,
eta era horretan bildutako diru guztia Intermón Oxfami emango zaio dohaintzan.

 

GKEren
aurreikuspenen arabera, proiektu honek 5.843 pertsonarengan izango du eragin
zuzena, eta proposatutako helburuak lortuko ditu, hau da, herritarren sektore
ahulenei, emakume eta umeei, laguntzea.
Putzuak Toke Kutayen
(Addis Abebatik 140 km mendebaldera) eraikiko dira.
Oromiya National Regional State-ko (ONRS) barrutietako
bat da; izan ere, Etiopian hori da ur-irisgarritasun eta saneamendu txarrena
duen barrutia.

 

Edateko urik ez
edukitzeak, kutsatutako ura edatean ehunka pertsona gaixotu eta hiltzea dakar;
elikagai gutxi produzitzen dira, uztak euriaren menpe baitaude erabat; abereak
uraren kalitateak eragindako gaitzengatik hiltzen dira; eta ume eta emakumeek
distantzia luzeak ibili behar dituzte ura bilatzeko, beraz, ez dute eskolara
joateko edo komunitateko bizitzan parte hartzeko astirik.