0
0
1
712
3920
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
32
9
4623
14.0
Normal
0
21
false
false
false
ES
JA
X-NONE
Joan den asteartean, irailaren 17an, “Kutsatzaile berriak, uraren
sektorearentzako erronka berri bat” izenburuko jardunaldi bat egin dute
Donostiako Aquariumean uraren Euskadiko erakunde publikoek: Uraren Euskal
Agentzia (URA), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Gasteizko Udal Urak (AMVISA),
Añarbeko Urak, Arabako Errioxako Urkidetza, Busturialdeko Ur Partzuergoa,
Kantauriko Urkidetza eta Txingudiko Zerbitzuak, Aclima
Euskadiko Ingurumen Klusterrak koordinatuta.
Jardunaldia “Herritarren ohiturak eta kutsatzaile berriak”
proiektuaren barruan egin da. Uraren sektoreko lankidetza publiko-pribatuaren
emaitza da proiektua, Aclimak sustatzen du, eta sektore horretako balio-kateari
laguntzea du xede. Zehazki, proiektuaren helburua da herritarrak
kontzientziatzea agertzen ari diren substantzia eta produktu berri batzuek
saneamendu-sistemetan eta EAEko uren kalitatean duten eraginaz. Izan ere,
substantzia eta produktu horietako asko etxebizitzetatik eta hirugarren
sektoretik datoz.
Gaurko jardunaldiaren bidez,
helburua izan da, proiektu horren barnean, indarrean dagoen araudia ezagutzea
eta osasun-arloari lotutako gai kutsatzaileak monitorizatzeko eta ezabatzeko
azken berrikuntza teknologikoak eta ikerketa-arlokoak erakustea. Eta agerian
geratu da sektorearen interesa: 170 parte-hartzaile izan dira,
administraziokoak nahiz enpresa-sektorekoak.
Felix Cantero Palacios, Uraren Euskal Agentziako Ekialdeko Kantauriar
Arroen Bulegoko burua, URA Uraren Euskal Agentziaren izenean, Xabier Caño,
Aclimako lehendakaria, eta Esther Irigaray, Aquariumeko zuzendaria, izan dira
ekitaldiaren buru.
Jardunaldia
hasteko ekitaldian, honela mintzatu da Felix Cantero URAren ordezkaria: “Orain,
inoiz baino gehiago, arreta-printzipioa aplikatu behar dugu agertzen ari diren
kutsatzaileei dagokienez. Badakigu egon badaudela, eta badakigu zer eragin
izan dezaketen. Beraz, ahalegindu behar dugu ahalik eta gutxien heda daitezen
ingurunean”. Gainera, Canterok nabarmendu du beharrezkoa dela “lankidetza
publiko-pribatua, erakundeen arteko lankidetza, eta herritarrek prebentzioan
parte hartzea. Eta, horretarako, oso egokiak dira Aclimak Aquariumean
antolatutakoa bezalako jardunaldiak, zalantzarik gabe”.
Xabier Cañok, berriz, honela azaldu
du: “Aclimak uste du osasunaren arloan agertzen ari diren kutsatzaile berrien
gaia interes handikoa dela uraren sektorearentzat, eta horren inguruan aukera
asko garatuko direla enpresentzat”. Ildo horretatik, klusterraren esparruan gai
horren inguruan lanean jarraitzeko deia egin die uraren balio-kateko eragile
guztiei.
Ekitaldian, Europako esparrua eta estatukoa ezagutzeko
aukera eman digute Alejandro de la Sotak eta Alejandra Puig-ek —hurrenez
hurren, EurEau-ren 2. Batzordeko kidea (The European Federation of National
Water Services) eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Uraren Kalitatea
Kontrolatzeko eta Zaintzeko Saileko burua—. Ondoren, gure inguruko bi proiektu
aurkeztu dira, arazoari prebentzioaren arlotik heltzen diotenak biak ere:
“Herritarren ohiturak eta kutsatzaile berriak” eta
“Kutsatzaile berriak: ez dezagun itxaron hemen egon arte”.
Ondoren, Santos Paunerok, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Berrikuntza Unitateko
arduradunak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren proiektua aurkeztu du: Etxebarriko
instalazio pilotua.
Goizeko azken zatian, Europako
ekimen aitzindari bat ezagutarazi da: Hondakin-urak
kontrolatzeko eta eskala handian tratatzeko Danimarkako estrategia aurkeztu
du Andres Sloth Nielsek, CLEAN klusterreko proiektu-zuzendariak. Eta Veoliak
teknologia berri bat aurkeztu du hondakin-uren mikrokutsatzaileak ezabatzeko.
Arratsaldean,
bi mahai-inguru egin dira. Lehenengoan, sektorearen gai nagusiak landu dira:
arazoaren larritasuna, inbertsioak, araudia eta sentsibilizazioa, besteak
beste. Rafael Marín Galvínek gidatu du, AEASeko bigarren batzordeko kideak (Ur
eta Saneamendu Hornikuntzen Espainiako Elkartea) . Euskadiko partzuergo
nagusietako gerenteek hartu dute parte: José Ángel Ercilla, Añarbeko Uren
zuzendari gerentea; Pedro María Barreiro, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren
zuzendari nagusia; Ángel Llamazares, Gasteizko Udaleko Uren gerentea (Amvisa);
eta Leire Zubitur, Txingudiko zerbitzuen gerentea.
Bigarren
mahai-inguruan, Maria Pascual de Zulueta Basque Cluster Health-eko zuzendari
nagusia aritu da moderatzaile. Berrikuntzari buruz mintzatu dira, ikerketa-ildo
nagusiei buruz, besteak beste, eta hauek hartu dute parte: Garbiñe Manterola,
CEIT-IK4koa, Joana Larreta, AZTIkoa, eta Jose Medina, Teknikerrekoa.
Fernando
Morcillo AEASeko lehendakaria eta Olga Martín Aclimako zuzendari nagusia izan
dira jardunaldia amaitzeko arduradunak.