Zerbitzu publikoen benetako kostua kalkulatzeari buruzko lan-topaketa batean parte hartuko du Ur Partzuergoak

Zerbitzu publikoen benetako kostua kalkulatzeari buruzko lan-topaketa batean parte hartuko du Ur Partzuergoak

0
0
1
359
1978
Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
16
4
2333
14.0

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
JA
X-NONE

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko zuzendari ekonomiko José
Manuel Peredak
parte hartuko du ostegunean, urriaren 1ean,
Zerbitzu publikoen benetako kostua
kalkulatzeari buruzko lan-topaketan. ELIGE elkarteak (Interes
Orokorreko Tokiko Enpresen Elkartea) antolatzen du, eta Bilboko Itsasadarra
Itsas Museoan izango da, 09:00etatik aurrera.

 

Lan
jardunaldiak Ur Partzuergoaren laguntza teknikoa izango du, eta Jesús Mazak,
Elige sareko presidenteak, eta Ibone Bengoetxeak, Herri Administraziorako eta
Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, zuzenduko dute. Azken horrek Bizkaiko
Lurralde Historikoaren esparruan erreformak aplikatzeari buruzko hitzaldi bat
emango du topaketa hasteko.
 

 

Izan ere, Toki Araubidearen Oinarriak
arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 116. artikuluak tokiko
erakundeek ematen dituzten zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko oinarrizko
irizpideak jasotzen ditu.
Lege honen Bigarren Xedapen Gehigarriak Bizkaiak zaintza
finantzariotik eratorritako gaien esparruan dituen berezitasunak aitortzen
ditu.

 

Hain
zuzen, nabarmentzen du udal esparruan erregimen berezia mantentzen jarraituko
duela, erregimen ekonomiko-finantzarioari dagokionez, Kontzertu Ekonomikoaren
Legearen baldintzetan, eta, ondore horietarako, Foru Aldundiak
kalkulu-irizpideak garatuko ditu, eta eskualdeko tokiko erakundeek ematen
dituzten zerbitzuen benetako kostuaren jakinarazpena jasoko du.

 

Bizkaiko
tokiko erakundeen aurrekontu-egonkortasunari eta iraunkortasunari buruzko
ekainaren 12ko 5/2013 Foru Arauak zerbitzuen benetako kostua arautzen du.
Bestalde, Bizkaiko tokiko erakundeen aurrekontu-egitura zati batean aldatzen
duen Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 29ko 96/2014 Foru Arauaren helburu
nagusia da tokiko erakundeek ematen dituzten zerbitzuen kostua kalkulatzeko
informazioaren metodologia eta bidaltze-epeak ezartzea.

 

Erreforma hori zalantzak sortzen
ari da kalkuluak egiteko orduan, tokiko zerbitzuen enpresetan eta udaletan
euretan; hori dela eta, Elige sarea jardunaldi teknikoen ziklo bat egiten ari
da Estatu osoan.
Ekimenak Aqualia eta INAP
erakundeen babesa du, eta, bertan, hainbat erakundek hartzen dute parte: CGI,
Cosital, ANEPMA, AEAS eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa erakundeek, besteak
beste. Azken horrek benetako kostua kalkulatzeko eredua aurkeztuko du topaketa
honetan

 

info+: www.redelige.com