ZYLKEK IRABAZI DU BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAREN ERRONKA TEKNOLOGIKOA

ZYLKEK IRABAZI DU BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAREN ERRONKA TEKNOLOGIKOA

ZYLK konpainia bizkaitarrak irabazi du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bizkaia Open Futuren bidez deitutako berrikuntza irekirako deialdia. Deialdi horren helburua da bere instalazioetako kontrol gailuen kudeaketa eta mantentze-lanak erraztea. Erakunde publiko hori ia milioi bat bizkaitarren ur-hornidurako lehen mailako sarearen arduraduna da. Bada, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Telefónicaren ekimena hartu du laguntza gisa elementuen sarbiderako eta kontrolerako ingurune bateratua egokitzeko proposamenak bilatzeko. 


ZYLK liderra da open source konponbideen optimizazioan eta eraldaketa digitalean, eta sektore pribatuko nahiz publikoko bezero ugari ditu. Bere jarduera zuzenduta dago bezeroei, kalitatezko datuen bidez, erabaki hobeak hartzen laguntzeko ekimen digitalak eraikitzera eta kanal anitzeko esperientzia digital optimizatuak sortzera. 


Joan den irailean Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak proposatutako erronkaren izenburua honako hau zen: Zer egin dezakete teknologia berriek instalazioetako kontrol-gailuak kudeatu eta mantentzeko lanak errazteko? Bizkaia Open Futurek prestatu duen eta ZYLKek irabazi duen bederatzigarren deialdi honen xedea izan da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kontrol-gailuen kudeaketari berrikuntza-maila bereizgarria emateko proposamen teknologikoak bilatzea. Erronka horretarako 38 proposamen aurkeztu dira. Horietatik 20 Euskaditik etorri dira, 16 estatutik eta bi atzerritik. 


Deialdi horren irabazleak bere proiektuaren pilotu erreala egingo du, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ordainduta, eta 15.000 euroko sari osagarria eskuratuko du. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzak eskuratu ahal izango ditu, baldin eta horretarako baldintzak betetzen badira. 

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari buruz 

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa lehen mailako hornidura sarearen kudeaketaz arduratzen den erakunde publikoa da. Hala, Bizkaiako milioi bat biztanle ingururen ur edangarriaren horniduraz nahiz hondakin uren saneamenduaz arduratzen da. 81 udalerrik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute.  


Bere bisioa eta misioa da gizarteari zerbitzua ematea eta komunitatearen ongizateari laguntzea. Bada, horretarako, berrikuntza eta kalitateak zeharkatzen du bere jarduera, bai eta ingurumenarekiko errespetuak eta zaintzak ere.  Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak edateko uren 26 araztegi, 32 araztaile eta 4.000 kilometro baino gehiagoko sareak kudeatzen ditu, eta 350 langile ditu.  


Bizkaia Open Futuren inguruan 

Bizkaia Open Future ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak sortu zuten orain dela lau urte Bizkaiko industria sektoreari eraldaketa digitalean laguntzeko. Programa industriari zuzenduta dago, oro har, eta tokiko eta nazioarteko talentu ekintzailearen eta lurraldeko enpresa industrialen arteko lotunea da.  


Abian jarri zenez geroztik, Bizkaia Open Futurek, berrikuntza irekiko programaren baitan, Bizkaian erreferente diren konpainia eta erakundeen zortzi deialdi egin ditu: Velatia, OSI Ezkerraldea Enkarterri, Gurutzetako Ospitalea, Dibal, Ingeteam, Tecuni, Sidenor eta IMQ. Bada, Euskaditik, estatutik eta atzerritik 220 proposamen baino gehiago jaso dituzte. 


Bestalde, Merkataritza Bizkortzeko Programak honako startup edo ETE hauen negozioen garapena sustatzea du helburu: merkaturatuak izan diren edo bezeroekin balioztatuak izan diren irtenbide teknologikoak dituzten start-up edo ETE teknologikoak, eta, zehatzago esanda, beren irtenbide horiek Telefonicaren paper zorroarekin eta bere merkataritza estrategiarekin bat etorri arren, bezeroengana hurbiltzeko prozesua bizkortzeko beharra dutenak. 


Open Futuren inguruan 

Telefónica Open Future Berrikuntza Irekiko arloaren parte da, eta Espainian eta Latinoamerikan presentzia duten berrikuntzako 50 espazio edo hub batzen dituen sarea da. Mundu osoko ekintzaileak, inbertsoreak eta bazkide publiko nahiz pribatuak lotzen dituzten negozio-aukerak sortzeko plataforma globala da.  

https://www.openfuture.org/